Boise, Idaho, AEB. Oraindik geratzen da denbora izena emateko, baina gutxiago. Hilabete oso bat geratzen da edo hilabete bat baizik ez da geratzen. Ez geroratu. Abenduaren 1a da azkeneko eguna Euskal Herritik edo Diasporatik 2025eko Boiseko Jaialdi festa erraldoian parte hartu nahi duten dantza-talde, kantari eta artistentzat izena eman eta euren hautagaitzak aurkezteko. Gogoan hartu Boisen bost urtero egiten den euskal topaketa hau munduan barreiatutako gure Diasporak antolatzen duen euskal jai handiena dela, dagoeneko Boise hiriko klasikoetako bat bilakatua.
Gogoratu, Jaialdiko antolatzaileek ez dutela bidaia ordaintzen —pertsona edo talde bakoitzaren kontura doa— baina bai janaria eta lotarako lekua Boiseko Jaialdin dauden bitartean. Datorren Jaialdi, 2025eko uztailaren 28tik abuztuaren 4ra egingo dute. Hona hautagaitzak aurkezteko eskaera dokumentua. Abenduaren 1a baino lehen behar da bidali eta onartutako hautagaien izenak otsailaren 28an jakinaraziko dira.
Jaialdiko webgunea, hemen. Jaialdik artistak deitzen dituen atala, hemen.
- Eskabide dokumentua euskaraz
- Eskabide dokumentua ingelesez
- Eskabide dokumentua gaztelaniaz
Zuri balio ez badizu, pasa mesedez artikulu erta dei hau zure inguruko norbaiti.