euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHAAk gaur eman du argitara Kanpo Harremanetan espezializatzeko 8 beka deialdia Europa eta Ameriketarako

2018/01/02

2018rako espezializazio beken deialdia EHAA buletinean argitaratuta
2018rako espezializazio beken deialdia EHAA buletinean argitaratuta

PUBLIZITATEA

EHAAk buletin ofizialak urtarrilaren 2an, asteartea, eman du argitara Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetan espezializatzeko atera duen 8 beka deialdia, Gasteiz, Brusela, Santiago eta Bogotarako. Bihar hasiko da beraz korritzen hilabeteko epea eskabideak aurkezteko. Bekek hamabi hilabete iraungo dute eta, batetik, Jaurlaritzaren bulego nagusietan, Lehendakaritzan, Gasteizen gauzatuko dira (4), eta, bestetik, Euskadiren honako Ordezkaritza eta bulegoetan: Brusela (2), Txileko Santiago (1) eta Bogotan (1).

Vitoria-Gasteiz. Guztira, zortzi beka deiru dira, gazte profesionalak Kanpo Harremanen alorrean eta Europako Gaien alorrean espezializatzeko . Bekek 12 hilabete iraungo dute eta bekadunek Euskal Autonomia Erkidegoaren honako egoitza hauetan burutuko dute euren jarduera:

  • Lauk, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusian, Gasteizen. 16.000 €na
  • Bik, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan, Bruselan. 24.000 €na
  • Bik, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan. Horietako batek, ordezkaritza horren egoitzan burutu beharko du, Txileko Santiagon (Txile), eta besteak, ordezkaritza horrek Bogotán (Kolonbia) duen bulegoan. 24.000 €na beka bakoitza

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, bihar asteazkenetik hasita.

Ebazpenaren testua hemen irakur daiteke. Testu elebiduna, hemen; pdf-n euskaraz, hemen; gaztelaniaz, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia