Vitoria-Gasteiz. EHAA buletin ofizialak gaur urriaren 25eko edizioan eman du argitara Ebazpena, 2021eko martxoaren 3koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. Deialdiko hilabeteko epea bihar hasiko da korritzen. Dirulaguntza deialdiak iazkoak baino hamar mila euro gehiago dauzka, 212.000 euro alegia, eta ohi bezala Euskal Etxeen bidez eskatu behar izango da.
Eskatzaileek euskal gizataldeko kide direla eta atzerrian bizi direla egiaztatu beharko dute; eta dauzkaten beharrei edo premia larriko egoerei aurre egitea ahalbidetzen duten ondasunik edo diru-sarrerarik ez dutela; etxe partikularretan bizi beharko dute, araudi edo estatutuengatik laguntza eman behar dieten talde, komunitate edo erakundeen kide izan gabe. Dirulaguntza eskatzeko ez dago zertan Euskal Etxe bateko kide izan beharrik.
Interesatuek euren Euskal Etxearekin edo hurbilen daukaten Euskal Etxearekin beharko dute kontaktatu eta hurbilen duten Euskadiren Ordezkaritzara ere jo ahal izango dute edota zuzenean Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin kontaktatu (euskaletxeak@euskadi.eus) argibide eske.
-Lehendakaritzaren Ebazpena (elebitara)
-Deialdiaren xehetasunak (pdf)