Vitoria-Gasteiz. EHAA buletin ofizialak gaur astelehena eman du argitara "Ebazpena 2018ko uztailaren 11koa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, zeinaren bidez aukeratzen baitira 2018ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak". Gorka Alvarez Aranburu zuzendariak sinatzen duen Ebazpena hemen irakur daiteke pdf bertsioan euskaraz, eta hemen bertsio elebidunean. Gogoratu Gaztemundu 2018 euskal dantza tradizionalari eskainiko zaiola eta irailaren 1etik 16ra gauzatuko dela, oinarria Gasteizen izanda, baina Euskal Herrian gaindi ibilita, dantza alorreko irakasle aditu talde baten eskutik.
Hauek dira hautatutako 15 gazteak, 13 neska eta 3 mutiko, guztiak argentinarrak:
-Abásolo, Victoria Elena Arrecifes (Euskaldunak Denak Bat)
-Barraza, Iara Belén Bahía Blanca (Unión Vasca)
-Bona, María Celeste del Rosario Chascomús (Zingirako Euskaldunak)
-Crudo Arza, Mailén Buenos Aires (Laurak Bat)
-D'amico, Matías Eugenio Cañuelas (Denak Bat)
-Erguy Alcain, Santiago Luis Paraná (Urrundik)
-Etcheverry, Agustina General Rodríguez (Eusko Aterpea)
-Gaggiotti, Micaela Saladillo (Itxaropen)
-Leonetti, Sofía Micaela Maipú (Anaitasuna)
-Marruedo, Lucía Chascomús (Zingirako Euskaldunak)
-Martínez de Alegría, Jessica Villa María (Euzko Etxea)
-Montoya, Iñaki Andrés Comodoro Rivadavia (Euskal Echea)
-Pastor Pulido, Magdalena La Plata (Euzko Etxea)
-Trusso, Micaela Belén Chivilcoy (Beti Aurrera)
-Urbieta, Sara Tres Arroyos (Hiru Erreka)