Vitoria-Gasteiz. EHAA buletin ofizialak gaurko edizioan eman du argitara Ebazpena, 2021eko martxoaren 3koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. 2021eko deialdiko epea bihar hasiko da korritzen. Dirulaguntza deialdiak iazko eta azken urteotako kopuru bera dauka, 202.000 euro, eta ohi bezala Euskal Etxeak bitartekari banatuko da.
Eskatzaileek euskal gizataldeko kide direla eta atzerrian bizi direla egiaztatu beharko dute; eta dauzkaten beharrei edo premia larriko egoerei aurre egitea ahalbidetzen duten ondasunik edo diru-sarrerarik ez dutela; etxe partikularretan bizi beharko dute, araudi edo estatutuengatik laguntza eman behar dieten talde, komunitate edo erakundeen kide izan gabe.
Interesatuek euren Euskal Etxearekin edo hurbilen daukaten Euskal Etxearekin beharko dute kontaktatu edo, argibide eta xehetasun bila, baita hurbilen duten Euskadiren Ordezkaritzara ere jo ahal izango dute edota zuzenean Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzara (euskaletxeak@euskadi.eus).