euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHAA buletinak atzo eman zuen argitara egoera larrian dauden euskal gizataldeetako kideentzako 2020ko deialdia

2020/04/15

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) atzo apirilaren 14an argitaratu zuen egoera larrian daudenen 2020ko deialdia
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) atzo apirilaren 14an argitaratu zuen egoera larrian daudenen 2020ko deialdia

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. EHAA buletin ofizialak atzoko edizioan eman zuen argitara Ebazpena, 2020ko apirilaren 2koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. Deialdiak eskabideak aurkezteko ematen duen hilabeteko epea gaur hasiko zen korritzen, baina Koronabirusak eragindako alerta egoera dela-eta hona hemen epeak geldiarazi eta berriz ekiteaz aplikatzeaz indarrean diren neurriak. Kasu honetan epeak alerta altxatzen denean hasiko dira korritzen. 202.000 euroko diru-kopurua da deialdiak banatuko duena.

Gogoratu onuradun azkenak asistentzia faltan dauden pertsonak badira ere, dirulaguntza hauek euskal etxeak bitartekari bideratzen direla eta, beraz, interesatuek garaiz jo behar dutela euren herriko, eskualdeko edo nazioko hurbileneko euskal etxera.

-Deialdiaren Ebazpena, hemen
-Deialdiari buruzko argibide eta xehetasunak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia