Vitoria-Gasteiz. EHAA Buletin Ofizialak gaur 2024ko apirilaren 5ean eman du argitara Eusko Jaurlaritzaren Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren martxoaren 20ko Ebazpena 2024an euskal etxeei emango zaizkien dirulaguntzetarako deia egiten duena. 980.000 euro banatuko ditu orotara. Ohi denez, eskabideek hilabeteko epea daukate orain aurkezteko bihartik aurrera kontatuz, esan nahi baita eskabideak maiatzaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak oroitarazten du eskabideak eta tramitazioa osoa telematikoki behar direla egin, BAK ziurtagiri digitala erabiliz edo legeak onartutako gainerako zirtagiri digitalez. Deialdiari buruzko galdera eta kontsultak honako emailera luza daiteke: euskaletxeak@euskadi.eus.
Ia milioi bat euroko deialdia
Deialdiak orotara banatuko den aipatu 980.000 euroko zenbatekoa honela xehetzen da: 800,000 euro euskal etxe, federazio eta konfederazioen saio eta egitarauetarako, irabazteko asmorik gabeak beti ere (IV. kapitulua). Eta beste 180.000 euro azpiegitura eta ekipamentu gastuetarako (VII. kapitulua).
- Deialdiaren Ebazpena, hemen (pdf)
- Deialdiaren Ebazpena, hemen (egoitza elektronikoan, elebitara)
- Deialdia, azalpen guztiekin, detaileak xehetuta, hemen