Vitoria-Gasteiz. EHAA Buletin Ofizialak gaur 2023ko uztailaren 31an eman du argitara Eusko Jaurlaritzaren Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren uztailaren 13ko Ebazpena 2023an euskal etxeei emango zaizkien dirulaguntzetarako deia egiten duena. 947.420 euro banatuko ditu orotara. Ohi denez, eskabideek hilabeteko epea daukate orain aurkezteko bihartik aurrera kontatuz, esan nahi baita eskabideak irailaren 1eraino aurkeztu ahal izango dira.
Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak oroitarazi du eskabideak eta tramitazioa osoa telematikoki behar dela egin, BAK ziurtagiri digitala erabiliz edo legeak onartutako gainerako zirtagiri digitalez.
Deialdiak ootara banatuko den aipatu 947.420 euroko zenbatekoa honela xehetzen da: 767,420 euro euskal etxe, federazio eta konfederazioen saio eta egitarauetarako, irabazteko asmorik gabeak beti ere (IV. kapitulua). Eta beste 180.000 euro azpiegitura eta ekipamentu gastuetarako (VII. kapitulua)-
- Irakur hemen Ebazpena elebitara, euskaraz eta gaztelaniaz (html)
- Irakur hemen Ebazpena euskaraz (html)
- Irakur hemen Ebazpena gaztelaniaz(html)
- Irakur hemen Ebazpena euskaraz(pdf)
- Irakur hemen Ebazpena gaztelaniaz (pdf)
Deialdiari buruzko zalantzak edo kontsultak egiteko edo BAK nola lortu argitzeko honako emailerara idatz dezakezu: euskaletxeak@euskadi.eus.