Vitoria-Gasteiz. EHAA buletin ofizialak Gaztemundu 2023 deialdia baitaratzen duen abuztuaren 30eko Ebazpena argitaratu du gaur, asteazkena, irailaren 6an. Aurtengo Gaztemundu ekitaldia abenduaren 10etik 21era egingo da, azken egunetan Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrarekin bat. Euskal Etxeetako kultur kudeaketa gaia landuko du. Euskal Etxeetako kide diren 18 eta 35 urte bitarteko (urtarrilaren 1ean) gazteei zuzendutako jarduera da eta 15 plaza izango ditu.
Parte hartu nahi dutenek gehienez 15 lerroko sinopsia (aurkezpenaren laburpena) bidali behar dute eta, honekin batera, gehienez 2 minutuko iraupena izango duen bideo bat, sinopsian aurkeztuz eta bideo digitalean zehatzago azalduz kultura —zentzu zabalean— kudeatzeko proposamen bat.
Eskaerak aurkezteko dagoen hilabeteko epea bihar, irailak 7, hasiko da eta urriaren 7an, larunbata, bukatuko, Euskadiko 23:59etan.
- Ebazpenaren testua (pdf)
- Ebazpenaren testua elebitan (html)