euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHAA Buletin Ofizialak gaur argitaratu du Gaztemundu 2017 deialdia: epeak bihar hasiko dira korritzen

2017/05/04

PUBLIZITATEA

Apirilaren 23ko Ebazpena gaur Maiatzaren 4a eman du argitara EHAA Buletin Ofizialak. 15 egonaldi eskaintzen dizkie munduko euskal etxeetako 18 eta 35 urte arteko gazteei, aurtengo gaia "erro tradizionaleko musika tresnen ingurukoa" izanik, eta beraz musika ezaupideak adierazi behar direlarik bideo baten bidez.  Alboka, atabala edo gaita danborra, gaita nafarra, panderoa, trikitixa, txalaparta, txirula eta txistua hartzen dira haintzakotzat. Bihar hasiko da korritzen eskabideak aurkezteko hilabeteko epea, ekainaren 5ean amaitzeko. Ez utzi azken unerako!

Vitoria-Gasteiz. Abian da dagoeneko Gaztemundu 2017. Aurtengo deialdiak 15 leku plazaratu ditu munduko euskal etxeetako gazteentzat. Irailaren 2tik 17ra iragarri da. Hauek dira bete behar diren baldintzetako batzuk:

-18 eta 35 urte bitartekoa izatea 2017ko urtarrilaren 1ean
-Euskal Etxe bateko kide izatea, gutxienez hiru urtez Jaurlaritzaren erregistroko EE batean
-Gaztemundun parte hartu ez izana 2003tik hona
-Musika ezaupideak izatea, eta erro euskalduneko instrumentu bat jotzea eta hori adierazten duen bi minutu inguruko bideo bat bidaltzea

Horrez gain, gogoa hartuko dira eskatzailearen parte hartze maila Euskal Etxean, euskara jakitea, Euskal Herrian inoiz egon gabea izatea, baita ere bideoan adieraz daitezkeen: musika proposamenaren koherentzia, instrumentua ezagutzea eta jotzeko trebezia, tresna irakasteko ezagutza pedagogikoa...

-Deialdiaren xehetasunak, hemen
-Deialdia bere osotasunean, hemen.

Hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko, eta horretarako epea bihar hasiko da korritzen. Azken eguna, ekainaren 5a.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia