Vitoria-Gasteiz. EHAA Buletin Ofizialaren gaurko zenbakiak Euskal Gizataldeetan egoera larrian daudenen pertsonei laguntzeko 2020ko deialdiko emaitzak plazaratu ditu. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk sinatzen duen Ebazpena 2020ko azaroaren 23koa da, eta Alvarez Aranburuk berak aurreratu zuenez munduko 7 herrialdetako 112 familientzako laguntzak onartu dira. Familia horien % 82,14ren buruak, aldizkako diru-sarrerarik ez duten emakumeak dira.
Onuradunak Argentina (15), Kolonbia (1), Kuba (63), Mexiko (1), Txile (17), Uruguai (1), eta Venezuelakoak (14) dira.
Eta herrialdeka, honela banatu dira deialdiak dauzkan 202.00 euroak: Argentina (33.254,26), Kolonbia (489,46), Kuba (47.618,88), Mexiko (2.423,62), Txile (33.446,30), Uruguai (7.657,20) eta Venezuela (61.096,49).