Vitoria-Gasteiz. Deialdi horri dagokion Ebaluazio Batzordea bildu eta aurkeztutako kasu eta baldintzen arabera erabakiak hartu ondoren, EHAA Buletin Ofizialak datozen egunetan argitaratuko ditu eta ofizial egingo beraz 2020ko Premia Larriko dirulaguntzen emaitzak. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk bere Facebook-en adieraz duenez, 7 herrialdetako 112 familientzako laguntzak onartu dira. Familia horien % 82,14ren buruak, familian aldizkako diru-sarrerarik ez duten emakumeak dira.
Gogora dezagun premiako dirulaguntza hauek euskal etxeen bitartez bideratzen direla eta atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzea daukatela helburu. Aurtengo deialdiak 202.000 euroko kopurua banatuko du.
Alavarez Aranburuk komentatu duenez, "programa hau aproposa da kanpoko euskal komunitateko pertsona behartsuenekin lankidetzan aritzeko, migrazio-esperientziak ez baitira beti arrakastatsuak izaten".