Bartzelona, Katalunia. Iazko edizioa pandemiagatik bertanbeheratuta, indar eta gogo berrituz dator Bartzelonan Euskal Herria Sona euskal musika jaialdiaren 23. edizioa, azaroaren 6tik abenduaren 10era. Datorren asteko larunbatetik aurrera eskal musika bizi-bizi entzun ahal izango da hiriburu katalanean, bertako urteroko musika egitarauan lekua eta izena egina duen jaialdi honen bitartez, kontzertuekin batera liburu aurkezpen bat ere bilduko duen programa batekin.
Taularatuko diren artista eta taldeak Bulego, Ezpalak, Polybius, Nøgen, Olatz Salvador, Aitorpenak, Huntza eta Roba Estesa izango dira; eta liburua aurkeztuko duen idazlea, Patxi Irurzun iruindarra, "Chucherías Herodes" jendaurretuz.
EGITARAUA
Azaroaren 6a, larunbata
Bulegoren kontzertua
-Non: Euskal Etxean
-Ordua: 21:00etan
Azaroaren 12a, ostirala
Olatz Salvador-en kontzertua
-Non: CAT
-Ordua: 22:00etan
Azaroaren 13a, larunbata
Ezpalak + Polybius-en kontzertua
-Non: La Deskomunal
-Ordua: 21:00etan
Azaroaren 19a, ostirala
Aitorpenak-en kontzertua
-Non: Euskal Etxea
-Ordua: 21:00etan
Azaroaren 20a, larunbata
Patxi Irurzunen "Chucherías Herodes" liburuaren aurkezpena
-Musika laguntzaile: Aitorpenak
-Non: Euskal Etxea
-Ordua: 19:00etan
Abenduaren 3a, ostirala
Huntza + Roba Estesa-ren kontzertua
-Non: Sala Apolo
-Ordua: 20:30etan
Abenduaren 10a, ostirala
Nøgen-en kontzertua
-Non: CAT
-Ordua: 22:00etan
[OHARRA: pandemiagatik indarrean dauden neurriei jarraiki, saioetara sartu ahal izateko COVID UE ziurtagiria, PCR proba (72 orduko tarte batean egina gehienez) edo antigenoen proba (48 lehenago egina gehienez) aurkeztuko beharko da]
Bartzelonako Euskal Etxea da EH Sonaren antolatzaile eta babesle eta laguntzaile ditu Etxepare Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza eta Kultura Saila, Airaka, Centre Artesà Tradicionàrius eta La Deskomunal Coop.