euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Eguzkia' bere aldizkariaren 11. zenbakia plazaratu du La Platako Euzko Etxeak Euskal Diasporaren Egunarekin bat

2020/09/08

La Platako (Argentina) Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekariaren 11. zenbakia, 2020ko irailekoa
La Platako (Argentina) Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekariaren 11. zenbakia, 2020ko irailekoa

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Mundu osoko euskaldunek gaur eta inguruko egunetan ospatzen ari diren Euskal Diasporaren Egunarekin bat eginez, sareratu eta irakurleen eskuragai ipini du La Platako Euzko Etxea 'Eguzkia' bere aldizkariaren azkeneko zenbakia, 2020ko irailari dagokiona. Nahi duenak zuzenean irakur dezake ordenagailuko pantailan edo hala nahi badu bertatik jaitsi eta inprimitu. Lau zenbaki ateratzen ditu urtero eta aurtengo hirugarren honek berrogei orrialde dauzka,

Biltzen dituen testu eta artikuluen artean aipa daitezke: Editoriala (Zuzendaritza Batzordea egile), Hurrengo jarduerak (María Fernanda Astigarraga); Joandako jarduerak (María Fernanda Astigarraga); El Gobierno Provisional Basko en el exilio tras el golpe de estado fascista a la II República (Luis Lúquez Minaberrigaray); El misterio del euskera y un hallazgo sorpresivo (Estefanía Garizoain & Herminia Navarro Hartmann); Loturak: Jaialdi euskal-amerikarrak, Conexiones: los festivales vasco-americanos (Maialen Goirizelaia Altuna); Vis a vis basque (José Joaquín Saldías); Personajes del tango II, el vasquito Casimiro Aín (Susana Aramburu); Néstor Basterretxea y el recuerdo de Ama Lur (Carlos Gabilondo); Carrilleras o quijada de ternera al vino ntinto con ciruelas (Marita Echave); De la Pandemia a la Esperanza (Guillermo Luis Villate); Ciencias, enseñanzas de ciencias y claroscuros del positivismo en el siglo XIX latinoamericano (Dr. Osvaldo Capaninni); eta Terra Nova poema, euskaraz eta gaztelaniaz (Leire Bilbao Berroetabeña).

Aldizkariko idazkuntza eta argitaldari taldeko kide dira: Susana Aramburu, Herminia Navarro Hartmann, Estefanía Garizoain, José Joquín Saldias, Luis Lúquez Minaberrigaray, eta Guillermo Villate. Kolaboratzaile, María Fernanda Astigarraga, Francisco Arosteguy, Carlos Gabilondo eta Nicolás Torres Ressa. Estilo-zuzentzailea, Herminia Navarro Hartmann eta diseinu grafikoa DCV Victoria Villate. Guztiei mila esker euren lan eta ahaleginagatik.

-2020ko ekaineko Eguzkia hemen klik eginez irakur edo jaitsi dezakezu
-Edo denboraldi berrian plazaratutako zenbaki guztiak ikusi nahi izan ezkero, hona jo dezakezu



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia