euskal diaspora eta kultura
2014/05/12
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. ‘Buenos Aires celebra' edo ‘Buenos Aires ospagai’ delako hitzordua, Argentinako hiriburuak kanpoko kolektibitateen omenez antolatzen duen ekitaldi bat da. Buenos Airesko Udalaren babesarekin, hiriko Mayo Etorbidean egiten da, Cabildo-ren parean, erdigunearen bihotzean.
Laurak Bat antolatzaile eta hiriaren egitaraua jarraituz, atzo burutu zen euskal gizataldea protagonista duen festa; eta aurreko bi edizioak bezala hau ere izan da arrakastatsua, arras, eguraldi gorabehera. Buenos Aires Udalaren kalkuluen arabera zazpi mila inguru lagun pasatu ziren jaigunetik egunean zehar eta guztiek izan zuten euskal kulturaren hainbat alderdi ezagutu, ikusi, entzun eta dastatzeko aukera.
Euskal etxeetako dantza eta musika emanaldiak, Euskal Echea Eskoletako ikasleen desfilea, Jose Gutierrezek eta Iñaki Armendarizek zuzendutako danborrada, Itziar Aguirrek eta Takehiro Ohno chef-en sukaldaritza klasea, Gure Esku Dago dinamikak bultzatutako Giza Katea, nazioarteko bisitak –gogora dezagun La Oreja de Van Gogh taldeko musikariak eta Toti Martinez de Lezea idazlea bertaratu zirela Euskadi-Basque Country-ren standera– euskara, herri kirolak eta nola ez, stand kulturalak eta txoko gastronomikoak… Euskal Herrian bezala baina Rio de la Plata-ren ertzean.
EuskalKultura.com ere jaiko partaide izan zen eta festaren hainbat irudi eta momentu bildu zituen gure irakurleekin konpartitzeko. Bihar segituko dugu hizketan, argazki eta bideo erreportajeak argitara emanez.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus