euskal diaspora eta kultura
2008/10/29
PUBLIZITATEA
Concepción del Uruguay, Argentina. Jende ugari bildu zen herritarren bateragile eta elkargarri izateko sortutako gizataldeen deialdi honetara, bakoitzak bere jatorrikoen artea, gastronomia, ohitura eta kultura erakutsiz hona etorkizun bila etorri ziren belaunaldiak ohoratu eta geroari begira herentzia hori jendaurrera ekarriz eta partekatuz herritar guztien ondare bilakarazi nahi duelarik nolabait.
Urte batzuen ondoren berriz ere herrian egiten hasi den ospakizun hau zenbait gizataldeen partaidetzarekin hornitu zen, Kultura Zuzendaritza tarteko, taldeak arabiarra, espainiarra, frantsesa, italiarra, judua, ukainarra, uruguaitarra eta euskalduna izan zirelarik, herrian bertan finkatutakoak zein San Jose, Concordia eta Hiriburu Federaletik etorritakoak.
Eurak izan ziren agerleku gainean erakutsi zen ikuskizuna prestatu eta gauzateko arduradunak, dantza, musika eta poesia tarteko. Hall-ean, herrialde bakoitzaren janari-edariak eskaini zituzten dastatzeko. Stand gehienek eskaintzen zituzten euren herriko sukaldaritzaren gutixiak. Uruguaiko gizataldeak ere bide horri eutsi zion eta hurbildu zirenei haragi erre larrudun tipikoa (asado con cuero) partekatu zuen auzokoekin eta turistekin.
Lotura interesgarriak
La Calle egunkaria, Concepcion del Uruguay herri argentinarrekoa
www.lacalle-online.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus