euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eguraldi ona eta publikoa lagun, Madrilgo Euskal Etxearen Euskal Jaiak giro ederra izan zuen

2012/10/16

Kukai dantza talde errenteriarrak ikusleak txunditu egin zituen euren ikuskizun moderno eta zirraragarriarekin (argazkia MadrilEE)
Kukai dantza talde errenteriarrak ikusleak txunditu egin zituen euren ikuskizun moderno eta zirraragarriarekin (argazkia MadrilEE)

PUBLIZITATEA

Iragan urriaren 6ean egin zuen bere urteroko Euskal Jaia Madrilgo Euskal Etxeak eta, aurtengoan ere erantzun ona izan zuen hitzorduak. Elkarteko presidente Julio Elejaldek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, antolatzaileak pozik dira jaiara bildu ziren lagunen partehartzearekin eta, eguraldia ere lagun, giroa oso atsegina eta alaia izan zen. Egun osoan zehar jarduera ugari egin ziren Retiro parkean: euskal dantza tradizionala eta modernoa, estropadak, eta Euskal Etxeko Orfeoiaren kontzertu bat, besteak beste. Elkarteak sarean jarri ditu eguneko argazki eta bideoak.

Madril, Espainia. Madrilgo Euskal Etxeak iragan urriaren 6ean egin zuen 2012ko Euskal Jaia eta Espainiako hiriburuko euskaldun eta euskaldunen lagun asko bildu ziren festara. Bisitarien artean izan zen ere Julian Celaya, Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria.

Jaia Retiro parke ezagunean egin zen eta Euskadiko eta Madrilgo arraun taldeen desafioarekin hasi zen. Irabazleak Club de Remo Retiro taldekoak izan ziren, aurreko bi edizioetan bezala.

Egunean zehar talde asko pasa ziren Retiron jarri zen eszenatokitik. Goizean Irrintzi dantza taldea, Bilbao Mapa Mundi taldea eta Kukai konpainia aritu ziren. Euskal Etxeko iturrien arabera ikuskizunak "sekulakoak izan ziren: Irrintzik hunkitu egin gintuen, BilbaoMapaMundikin dibertitu egin ginen eta Kukaik harritu eta liluratu egin gintuen".

Arratsaldeko protagonistek ere onena eman omen zuten: "euskal etxeko dantza taldeak ikusleak dantzan jarri zituen; Orfeoiaren kontzertua zoragarria izan zen (Zamanillo zuzendaria oso grazioso aritu zen kanta bakoitzari buruzko azalpenak ematen) eta, zer esanik ez Iñaki Plazaren taldearen kontzertua, lan ezinhobea egin zuten". 

Madrilgo Euskal Etxeak argazki sorta zabala argitaratu du bere webguneko Gure Argazkiak atalean, eta bideo ugari jarri ditu GURE BIDEOAK sailean ere.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia