euskal diaspora eta kultura
2013/09/09
PUBLIZITATEA
Paris, Frantzia. Asteburu honetan Euskal Azoka antolatu dute Parisen Lurlan eta Amalur baserritar eta gastronomia jaki ekoizleen elkarteek. Frantziako hiriburuko Espace Jemmapes delakoan egingo da azoka, eta bertan, produktuak salgai jarriko dituzten postuez gain, hainbat kultur jarduera ere egingo dituzte.
Azokak euskal jakiak dastatzeko aukera emango die bisitariei; horrela, larunbatean, adibidez, Pariseko euskal chef ezagugunetariko batzuek eginiko pintxo dastaketa egingo da. Sukaldariak Iñaki Aizpitarte, Federico Patxa eta Arnaud Daguin izango dira, besteak beste.
[Espace Jemmapes aretoan egingo den Euskal Azokaren afitxa. Pariseko euskal mundua bertara bilduko da asteburuan]
Egunsentiari kantari
Horrez gain, musikak ere tarte zabala izango du azokan. Batetik, goizean goiztik txaranga bat ibiliko da Espace Jemmapes aretoan, postuen arteko giroa alaituz. Ondoren, arratsaldean, Euskal Herritik etorritako kantari talde batek "Egunsentiaren kantuak" ikuskizuna eskainiko du.
Pier Pol Berzaitz, Estitxu Pinatxo, Magali Zubillaga, Erramun Martikorena eta Joxan Goikoetxea izango dira kantariak eta bi emanaldi eskainiko dituzte: larunbatean 20:00tan eta igandean 18:30tan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus