euskal diaspora eta kultura
2011/10/19
PUBLIZITATEA
San Miguel, Argentina. Zuri, gorri eta berdez jantziko da datorren larunbatean Bella Vistako Tren Geltoki Zaharreko kirol korridorea hori baita Askatasunaren Bidea elkarteko kideek kultur gunea muntatzeko aukera duten tokia. Goizeko 11etatik arratsaldeko 6ak arte, San Miguelgo euskaldunek bertara hurbiltzen diren lagun guztiek egingo dizkieten Euskal Herriari buruzko galdera guztiei erantzungo diete. Euskara, musika, geografia, abizenen jatorria, euskal ikurrak eta beste hainbat gairi buruzko informazioa eskuratu ahal izango dute interesatuek.
Txokoan parte hartzeaz gain, Askatasunaren Bidea-ko arduradunek aire zabaleko piknika egitera ere gonbidatzen dituzte eguna kanpoan pasatu nahi dutenak. Arratsaldeko 4etan, eta korridorean bertan Buenos Aireseko Ekin Dantzari taldeko kideek ikuskizuna eskainiko diote publikoari. Elkargunearen helbidea Francia etorbidea eta Sourdeaux kalea da, Bella Vistako Tren Geltoki Zaharrean. Informazio gehiago eskuratzeko, idatzi askatasunarenbidea@gmail.com-era.
[Askatasunaren Bidea elkartearen txokora heltzeko mapa]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus