euskal diaspora eta kultura
2014/04/30
PUBLIZITATEA
Birmingham, Ingalaterra. Birminghameko Unibertsitateak bere 4. Euskal, Katalan eta Galiziar Zine Zikloa abiatuko du datorren maiatzaren 8an. Zinemaldiaren antolakuntzan lagundu dute, besteak beste, unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurle Gorka Mercerok, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin. Era berean, zine zikloa lagundu dute ere Kataluniako Ramom Lull Institutuak eta Galiziako Xuntak.
Etxepare Institutuak aditzera eman duenez, zine ziklo honen helburua herrialde hauetako kultura eta zinemagintza ezagutaraztea da, batez ere Ingalaterrako West Midlands inguruotako biztanle eta ikasleen artean. Horretarako, filmak jatorrizko bertsioan izango dira ikusgai, ingeles azpitituluekin. Gainera, zuzendariak bertan izango dira, ikusleekin aurrez-aurre filmei buruz solasteko.
Zikloa maiatzaren 8an abiatuko da Telmo Esnal zuzendari euskaldunaren Urte Berri On, Amona! filmarekin. Esnal emanaldian izango da eta ikusleekin solasaldia egingo du. Bigarren saioa maiatzaren 13an izango da, O Apóstolo filme galiziarrarekin. Bertan izango dira Fernando Cortizo zuzendaria eta Isabel Rey ekoizlea. Azkenik, zikloa itxiko du La Plaga luzemetrai katalanak, eta bertan izango da lana aurkezteko Pau Subirós, zuzendari eta ko-gidoilaria.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus