euskal diaspora eta kultura
2013/05/09
PUBLIZITATEA
Chivilcoy, Argentina. Gernikako Bonbardaketaren urtemuga Buenos Aires probintziako Chivilcoy herrian gogoratu da aurten ere, baina ezugarri bereziez. Izan ere ekitaldia euskal etxearen aurrean dagoen Gernika Plazan burutu zen eta zeremoniaren baitan Argentinako bandera eta ikurrina etengabe aireratuko dituzten bi masta inauguratu ziren monolito oroigarri baten bi aldeetan. Masten artean euskal alegoria daukan monolito berezi hori desestali zen ekitaldian.
[Apirilaren 26an Chivilcoyko Gernika Plaza txikian inauguratu zen monolitoa (argazkiaEE)]
[Etxeko bi kidek jaso zituzten lehen aldiz banderak. Hemendik aurrera, Argentinako bandera eta ikurrina aireratzen ikusi ahal izango dira Chivilcoyko zeruan (argazkiaEE)]
Euskal etxeko buruzagiek hartu zuten Gernikako Bonbardaketari buruzko hitz batzuk esateko ardura; eruen hitzetan publikoa animatu zuten argentinar eta euskal ereserkiak abestera; musikarekin jarraitzeko, dantzariek hartu zuen pasealekua. Erakundeak gonbidaturik, gainera, San Cayetano kaperako Jauregui apaizak lan berriak bedeinkatu zituen. Zeremonia bukatutakoan etxeko emakumeek prestatutako pintxoak eskaini zitzaizkien gonbidatuei EEaren egoitzaren baitan.
[Beti Aurrera-ren egoitzan, etxeko lagunak, auzokideak, agintariak eta dantzarien gurasoak elkartuko ziren pintxoak dastatzera (argazkiaEE)]
Aberri eguna
Bestalde, eta urtero bezala, 2013 honetan ere antolatuko dira komunitateari begirako afariak Beti Aurrera Euskal Etxean. Aurtengo lehen hitzordua apirilaren 20an izan zen eta helburua, Aberri Eguna ospatzea. Hori dela eta, etxeko kide Jose Maria Letamendik eta euskal etxeko lehendakari Luis Goicoecheak Aberri Egunaren garrantzia azaldu zuten elkarretaratzeari hasiera emateko.
[Lan handia egin zuten etxeko gazteek eta oro har instituzioko kideek gau osoan zehar. Eta dantzariak ere luzitu ziren, euren jantzi eta koreografiekin (argazkiaEE)]
Afalostean, berriz, jai giroa gailendu zen zuzeneko musikarekin. Aipatzekoa da jaian bertan zozketa bat egin zela eta bildutako dirua ATIADIM elkarteari eman ziola dohaintzan euskal etxeak. ATIADIM, minusbaliatu psikikoekin lan egiten duen erakunde bat da.
[Beti Aurrera euskal etxearen izenean, Alberto Mindeguiak eta Jose Maria Letamendik ATIADIM elkarteko tailerra bisitatu zuten eta euskal ekimenez euren alde bildutako dirua eman zitzaien (argazkiaEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus