euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Egin keinua euskararen alde Azkue Fundazioarekin eta parte har ezazu iPad2 baten zozketan

2011/11/30

Azkue Fundazioak abian jarri duen kanpainaren afitxa
Azkue Fundazioak abian jarri duen kanpainaren afitxa

PUBLIZITATEA

Azkue Fundazioak euskararen aldeko kanpaina original bat jarri du abian Durangoko Azokari begira. '#keinukeeuskarari' du izena eta parte hartzeko hiru modu daude. Lehenik, Azokan bertan, Fundazioak duen standean keinu bat eginez argazkia ateratzen. Epaimahai batek argazki onena aukeratuko du eta argazki horrek iPad2 ordenagailu bat jasoko du. Durangora joateko aukerarik ez dutenek ere izango dute kanpainan parte hartzeko aukera, sare sozialen bidez: Twitter-en argazkia argitaratuz edo Facebook-en badge delako ikurra jarriz.

Bilbo, Bizkaia. Euskararen Eguna larunbatean, Durangoko Azoka datorren astean... euskal kulturak hitzordu garrantzitsuak ditu datozen egunetan eta Azkue Fundazioak izpiritu horrekin bat eginez egitasmo berri bat jarri du abian. Ideia euskararen aldeko keinu bat egitea da, bai fisikoa eta bai sinbolikoa, eta horretarako mundu osoko euskaldunen eta euskal kulturzaleen laguntza eskatzen du Fundazioak.

Ekimenean parte hartzeko hiru bide daude. Lehena, Durangoko Azokan bertan Azkue Fundazioak izango duen standera hurbildu eta argazkia ateratzea da. Argazki hori fundazioaren sare sozialetako profiletara igoko da, Twiter-en kasuan #keinukaeuskarari hashtag-arekin. Helburua hashtag hori eguneko Trending Topic bihurtzea da, eguneko gaia alegia. Horretan laguntzeko, bakoitzak berea aurkitu eta berbidaltzea eskatzen dute antolatzaileek.

Argazkirik onenak sari bat jasoko du: iPad2 bat. Epaimahai batek Durangoko Azokan egin diren argazki guztien arteko politena aukeratuko du eta iPad2 batekin sarituko du.

Diasporatik ere

Durangoko Azokara inguratu ezin dutenek ere parte hartu ahal izango dute kanpainan, sare sozialei esker. Lehenik, Twitter-en, nahi duenak argazkia atera eta #keinukaeuskarari hashtag-pean argitara dezake. Bigarren bidea sare sozialeko profileko irudiari #keinukaeuskarari badge-a gehitzea da. Horretarako jo, hona.

-Informazio gehiago Azkue Fundazioaren webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia