euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EEaren 32. urteurrena: bere kideentzat, Montevideoko Haize Hegoa 'sendia', 'poza', 'lagunak' edo 'adiskidetasuna' da

2021/03/04

Haize Hegoak bildutako hitzen zerrenda
Haize Hegoak bildutako hitzen zerrenda

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Martxoaren 1ean bete ditu 32 urteak Montevideoko Haize Hegoak eta, aurreko urteetan ez bezala, aurten ezin izan dute jairik egin. Pandemiagatik Uruguaiko hiriburuan elkartzeko aukera oraindik mugatua denez, sareetan egin zituen Elkarteak bi deialdi. Alde batetik eskatu zien lagunei Euskal Etxearen muina hitz batez adierazteko. Zerrendan, gaztelaniazko eta euskarazko hitzak agertu ziren, euskarazkoetan ‘adiskidetasuna’, ‘lagunak’ eta ‘udaleku’, konparazio, eta gaztelaniaz ‘familia’ (sendia), ‘abrazos’ (besarkadak) eta ‘alegría’ (poza), batzuk aipatzearren.

Hitzez gain, une partekatuen argazkiak bidaltzeko ere eskatu zuen Euskal Etxeak. “Covid-19gatik ez dugu aurtengoan elkartzeko aukera izan, beraz distantzian ospatu genuen, baina elkarrekin, beti bezala” adierazi dio Euskal Etxeko erreferente Mariel Fernández Artasánchezek EuskalKultura.eus-i. Ikus argazkiak hemen.

2021eko zikloa hastear dago eta Uruguain, Hego Amerikako eta munduko gainerako herrialdeetan bezala, ez dago oso argi nola jarraituko duen osasun egoerak. Hala ere, hainbat ekintza iragarri ditu dagoeneko Euskal Etxeak bere egutegian eta aurrez aurre edo on line egingo ditu, une bakoitzeko egoeraren arabera.

Urteko lehenengo proposamena, emakumeen hilabetean, ‘Euskal emakumeak historiaurrean’ izenburuko hitzaldia izango da, martxoren 24an da, arratsaldeko 7:30etan, Zoom plataforman, Maite Bengoaren ardurapean.

(Bide batez, Zorionak euskal elkarteari!)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia