euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Edurne Pasaban mendizale tolosarrak jasoko du ekain azkenean 2010eko Euskal Herritar Unibertsala saria

2011/06/15

Julian Celaya Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria eta Juan Cid Euskadiko Kutxako Komunikazio eta Sustapen zuzendaria saria adierazteko prentsaurrean (argazkia EJ)
Julian Celaya Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria eta Juan Cid Euskadiko Kutxako Komunikazio eta Sustapen zuzendaria saria adierazteko prentsaurrean (argazkia EJ)

PUBLIZITATEA

Munduan 14 zortzimilako igo zituen lehenengo emakumea izan den 37 urteko tolosar honi egotzi zaio 'Euskal Herritar Unibertsala' saria 2010eko edizioan, eman ere ekainaren 28an emango diolarik Lehendakariak Gasteizen Lehendakaritzan egingo den ekitaldian. Epaimahaikoek Pasabanek Euskadiren izena ludi osoan eraman izana eta "diziplina, ahaleginean irautea eta irrika" bezalako balioekin lotzea azpimarratu dute, "helburuak gainditzeko eta etengabe jarduteko" adibide bilakatuz. Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendari Julian Celayak eta Euskadiko Kutxako Komunikazio zuzendari Juan Cid-ek eman zuten erabakiaren berri astelehenean Gasteizen.

Vitoria-Gasteiz. Ekainaren 28an jasoko du 'Euskal Herritar Unibertsala' 2010 saria Edurne Pasabanek Gasteizen Lehendakaria buru egingo den ekitaldian. Aurtengoa hamalaugarren edizioa du sariak, lehenengoz 1997an Laboa monsinoreari eta Eduardo Chillidari eman zitzaionetik.

Julian Celaya Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendariak eta Juan Cid Euskadiko Kutxako Komunikazio eta Sustapen zuzendariak adierazi zuten komunikabideen aurrean astelehenean eginiko agerraldian epaimahaiaren berri, Lehendakaritzaren egoitzan.

Sariak, persona, elkarte, erakunde edo instituzio batek Euskadiren irudi positiboa zabaltzeagatik garatutako ekintza personal edo profesionala nabarmendu nahi du. Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak, elkarrekin sortu zuten 1996an Euskal Herritar Unibertsala Saria, eta hurrengo urtean banatu zen lehen aldikoz.

Pasaban (Tolosa, Gipuzkoa, 1973) 8.000 metro baino gehiago dituzten munduko 14 mendiak igotzen aurreneko emakumea izan da. Epaimahaikoek mendizale tolosarrak Euskadiren izena ludi osoan eraman izana eta "diziplina, ahaleginean irautea eta irrika" bezalako balioekin lotzea azpimarratu dute, "helburuak gainditzeko eta etengabe jarduteko" adibide bilakatuz.

Aurreko sarituak

-2009 Javier Aguirresarobe eta Mikel Urmeneta
-2008 Juan Mari Arzak
-2007 Bilboko Guggenheim Museoa
-2006 Auñamendi Argitaletxea
-2005 Joaquin Achucarro
-2004 Joane Somarriba
-2003 Ainhoa Arteta eta Martin Ugalde
-2002 Xabier de Irala
-2001 Pablo Mandazen “Hermano Ginés”
-2000 Juan Oiartzabal eta Jon Sobrino S.J.
-1999 Pedro Miguel Etxenike
-1998 Donostiako Orfeoia eta Jorge Oteiza
-1997 Laboa monsinorea eta Eduardo Chillida



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia