euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian da Frankfurten Eduardo Chillida artista donostiarraren lana ezagutzera emango duen Katedra

2013/04/22

Irudiaren eskubian, Ana Maria Rabe, Chillida sendiarekin Berlinen urrian Chillidari egin zitzaion omenaldian (argazkia museochillidaleku.com)
Irudiaren eskubian, Ana Maria Rabe, Chillida sendiarekin Berlinen urrian Chillidari egin zitzaion omenaldian (argazkia museochillidaleku.com)

PUBLIZITATEA

Iragan asteazkenean abiatu zen Frankfurteko Goethe Universitäteko Eduardo Chillida katedra, Ana Maria Rabe irakasle gonbidatuaren eskutik. Katedra honen heldurua da unibertsitate-esparruan Eduardo Chillidaren obra eta, oro har, euskal artea, ikertzen eta zabaltzen laguntzea. Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen katedra honen baitan, Rabe doktoreak bi mintegi irakatsiko ditu astero, uztailaren 5era bitartean.

Frankfurt, Alemania. Abian da iragan ostegunaz geroztik Eduardo Chillida Katedra, Frankfurteko Goethe Universität delakoan, nahiz eta inaugurazio ekitaldi ofiziala ekainean egingo den, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez. Halarik ere, Ana Maria Rabeirakasle gonbidatuak ostegunean abiatu zituen klaseak, eta uztailarek 5a bitartean bi mintegi erakutsiko ditu bertan astero.

Lehenen mintegiak “Espazioa, denbora, materia. Eduardo Chillida eta eskultura modernoaren erronka” izenburua du, eta, bigarrenak, aldiz, “Lekuaren esanahia Artean. Chillidaren erakusketa espazioetatik enkontru espazioetara”. Katedra unibertsitatearen Ikasketa Kuratorialen Nazioarteko Masterrean txertatu da.

Nazioarteko erreferente

Eduardo Chillida Katedrak Frankfurteko Arteetako Liburutegiak berariazko atal batean bildu du artistari buruzko bibliografia osoa. Hori dela eta, egitasmoaren arduradunek espero dutekatedra Chillidaren lana ikertu nahi dutenentzat nazioarteko erreferente bihurtuko dela: beti ere, Chillida Leku museoarekin batera.

Bestalde, Frankfurteko fakultateak konpromisoa hartu du lehen bi urteetan nazioarteko maila handiko sinposioa egiteko, Eduardo Chillidaren obraren inguruan.

Katedraren egitaraua

Hau da 2013an Eduardo Chillida Katedrak duen egitaraua:

-”Espazioa, denbora, materia. Eduardo Chillida eta eskultura modernoaren erronka” : sei saio bikoitz (ostegunetan); Apirilak 18, Maiatzak 2, Maiatzak 23, Ekainak 6, Ekainak 13, Uztailak 4. 14:00-17:00 ( saio bakarra luzeagoa 14:00-18:30)

-“Lekuaren esanahia Artean. Chillidaren erakusketa espazioetatik enkontru espazioetara”: sei saio bikoitz (ostiraletan): Apirilak 19, Maiatzak 3, Maiatzak 24, Ekainak 7, Ekainak 14, Uztailak 5. 10:00-13:00 ( saio bakarra luzeagoa 10:00-14:30)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia