Sabrina Otegi / Buenos Aires-Comodoro Rivadavia, Argentina. Familia aldetik euskal sustrairik ez du badu ere, Chubut probintziako Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeko batzordekide, dantzari eta banderaduna da Edu Vergel. Euskal Etxeak bere bi pasioak batzeko aukera ere eman dio eta gaur egun, bere mikro-ekimen gastronomikoa aurrera eramateaz gain, sukaldaritzaz arduratzen da Euskal Etxeko jardunetan. Izan ere, euskal gastronomian trebatu zen 2016ko Gaztemundu programan.
EuskalKultura.eus-ek egindako elkarrizketa honetan, chef patagoniarrak euskal mundurako bere sarrera kontatzen du, nola iritsi zen, duela hamar bat urte, Euskal Etxera eta nola bizi duen gaur egun Euskal Herriarekiko bere pasioa. Eta bakailaoa bizkaitar erara nola prestatu ere irakasten digu. Mika esker, Edu! Eta on egin guztioi!
[Edu Vergeli egindako elkarrizketa (itzulpena ez da literala)]
Errezeta osoa, hemen.