euskal diaspora eta kultura
2010/05/31
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Eder Monteroren berri orrialde honetara ekartzeko aitzakia, joan den asteburuan Bilboko El Correo egunkariak berari buruz dakarren artikulu edo elkarrizketa da, gaztelaniaz hemen irakurri daitekeena. Donostiako Ostalaritza Goi Eskolan ikasi zuen 35 urteko gazte hau 1999an joan zen New Yorkera, urtebeterako nonbait, geroztik denbora hori zertxobait luzatu badu ere.
Sagar Handian, ibilbidea egin du zenbait jatetxetan arituz. Ezkondu ere egin zen, Alexandra Raij-ekin, lehenik zibiletik New Yorken, paperen kontuak ere tarteko, eta geroago Markinan. Besteentzat lanean aritu eta gero, emazteari bazkide batzuekin 'tapa' leku bat zabaltzeko aukera eskaini zioten 2004ean, 'Tio Pol', ibilbide bat egin duena, espainiar markarekin. Ideia berarekin, El Quinto Pino zabalduko zuten geroago Ederrek eta emazteak. Azkenik, 'Txikito' sortuko zen, duela pare bat urte. Eman genuen EuskalKultura.com-en haren sorreraren berri. Eta bisitatu ere, bisitatu dugu.
Egiari zor, esperientzia ona bertan afaltzea euskal sukaldaritza tradizionala berritasun puntu batekin maite duenarentzat. Arrainak oso duinak, lehen gai freskoa, bere baratxuri frijituarekin zerbitzaturik. Txipiroiak, bakailaoa eta bertako zenbait aukerak New Yorken egon diren euskal jatetxeen artean puntan ipintzen dute 'Txikito', izenak dioen moduan handia ez den lekua, baina bai gomendagarria.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus