euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ebazpen bat aurkeztuko dute Texas-ko Ordezkari-Ganberan Bigarren Mundu Gerrako euskal beteranoak goretsiz

2023/02/16

Texas Estatuko Kapitolioa, Austinen, bertako Ordezkari-Ganberaren eta Senaduaren egoitza
Texas Estatuko Kapitolioa, Austinen, bertako Ordezkari-Ganberaren eta Senaduaren egoitza

PUBLIZITATEA

Austin, Texas, AEB. Texasko Ordezkari Ganberako hautetsia den Rafael Anchiak Ebazpen bat aurkeztuko du datorren martxoaren 1ean Estatuko Ordezkari Ganberan Bigarren Mundu Gerran (BMG) borrokatu ziren euskal jatorrizko armadakide eta beteranoen ekarria aintzakotzat hartuz. Lehenengo lege-ebazpena da Estatu Batuetako historian euskal-amerikarrek BMGn egindako ekarpena propio aipatu eta laudatzen duena, ebazpena sustatu dutenen iturriek EuskalKultura.eus-i baieztatu diotenez.

Ganberako hautetsi Rafael Anchia eta Euskal Herriko Sancho de Beurko Elkartea eragile ditu Ebazpenak, eta lankide NABO Ipar Amerikako Euskal Erakundea eta Austin Texasko Unibertsitateko 'Voces' Ahozko Historia Zentroa. Berau onartzea balio handiko mugarritzat jo dute euskal memoria demokratikoarentzat eta sinbolismoz kargaturiko gertakari bat, azpimarratu dute iturri berek.

Texasko Kapitolioan

Austinen, Texas Estatuko Kapitolioan egingo den ekitaldira gonbidatu parte hartuko dute Mayie (Berterretche) Petracek-ek, NABOren izenean, Ipar Amerikako euskal elkarteak batzen dituen erakunde honek bere batzar orokorrean Salt Lake Cityn, urtarrilaren 28an, Ebazpenaren aldeko jarrera aktiboa eta bertaratzea onetsirik; eta Euskal Herritik, Bilbotik, heldua, Pedro Oiarzabal ikertzaileak, Sancho de Beurko Elkartearen izenean.

Estatu Batuen eta Euskadi artean mugitzen den Oiarzabal da, bere lankide Guillermo Tabernillarekin batera, Sancho de Beurko Elkarteko ikerketa taldea gidatzen duen aditua eta Texasen jaio edota armadaratu ziren beteranoen izen eta biografiak bildu eta osatu dituena, guztia "Fighting Basques: Bigarren Mundu Gerrako memoria" proiektuaren baitan. 2015etik egundaino ekimen honek Estatu Batuetako Indar Armatuetako BMGko euskal jatorriko 1.100 beterano baino gehiagoren biografiak osatu ditu, ikerketak dagoeneko 45 estatu bukatu dituela, Washington DC eta Puerto Ricorekin batera.

Ekitaldiak martxoaren 1 eta 2an

Texasek euskal jatorriko bere beteranoei egingo dien omenaldiak martxoaren 2an izango du segida "Immigranteak Bigarren Mundu Gerran. Euskaldunak Texasen" erakusketarekin eta zenbait aditu bilduko dituen mahai inguru batekin, hizlarikide Austingo 'Voces' Ahozko Historia Zentroko zuzendaria den Maggie Rivas-Rodriguez doktorea eta Oiarzabal doktorea bera. Programaren zati hau Austingo Liburutegi Publikoko 'Henry Terrazas Branch'en eginen da eta bertara omenduen familiako eta ondorengoak joango dira, ordezkari publikoekin eta Texasko gizarteko beste ordezkari batzuekin.

Omenaldi ekimen hau egin ahal izan da Rafael Anchia hautetsiari esker (Texasko Ordezkari-Ganbera, HD 103), ahaleginean lagun izan direla NABO Ipar Amerikako euskal elkarteen federazioa, Voces Oral History Center institutua (University of Texas at Austin), Kaliforniatik Basque Educational Organization, eta Euskal Herriko Sancho de Beurko Elkartea.

Gogora dezagun Rafael Anchia Michelena ordezkari-ganberakide hautetsi texastarrak —bera ere euskal jatorrikoa bi gurasoen aldetik— lehenago ere aurkeztu zuela beste Ebazpen bat, 2018ko ekainaren 29koa, data hori Basque American Day aitorturik Texasen, estatuko euskal jatorriko herritar guztiei euren ekarria eskertuz.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia