euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EAJko Batzar Nazionalak Diasporaren eginkizuna birdefinitu eta Euskal Etxeen egungo eredua gainditzea onartu zuen

2025/03/31

Andoni Ortuzar EBBko buru ohia; Oihane Agirregoitia eurodiputatua, Diaspora aipatzen duen testuaren arduraduna; Aitor Esteban, EBBko buru berria
Andoni Ortuzar EBBko buru ohia; Oihane Agirregoitia eurodiputatua, Diaspora aipatzen duen testuaren arduraduna; Aitor Esteban, EBBko buru berria

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Eusko Alderdi Jeltzaleak bere Batzar Nazionala bildu zuen joan den asteburuan Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta hainbat prentsa titularrek islatu bezala, Andoni Ortuzarrek EBBko presidentzaren aginte-makila Aitor Estebani pasatu zion. Horrekin batera, baina, bildutakoek, alderdiaren jarduna gidatuko duten ildo nagusiak onartu zituzten. Diasporari lotutako atalean, Oihane Agirregoitia eurodiputatuak koordinatutako "Mundu hobeago, jasangarri eta baketsu batera irekitako nazioa" txostena onartu zen, eta Agirregoitiak berak jendaurretu zuen IX. Batzar Nagusiak onartutakoa, hiru jarduera-ildo zehaztuz.

Horietako hirugarrenean, zuzenean aipatzen da Diaspora eta EAJ-PNVk "honen (Diasporaren) eginkizuna birdefinitzeko konpromisoa hartzen du" eta "politikak eta programak egokitzeko bere potentziala baliatzeko", "Euskal Etxeen egungo eredua, topagune gisa gainditzeko" eta "Euskadiko garapenean eragile aktibotzat hartzea" proposatuz, "Euskadiren garapenean agente aktibotzat hartuz, nazioarteko euskal lobby baten oinarri gisa, partaide direla hainbat eremutako euskal gizaseme eta emakume nabariak, lan egitearren eragina sortzen esparru geografiko desberdinetan, irtenbide berritzaileak identifikatuz eta garapen ekonomiko eta sozialean ekarpentsu izanez".

Hobetzea euskal proiekzioa munduan

Beste bi puntuetan, onartutako dokumentuak azpimarratzen du ahalmen diplomatikoa, kulturala zein ekonomikoa, aprobetxatzearen garrantzia, munduan euskal ikusgarritasuna hobetzeko, eta EAJ-PNVren konpromisoa berretsiz Euskadik bere ahotsa izan dezan, euskal herritarrengan eragina duten erabakiak hartzen dituzten nazioarteko foro guztietan. Horrek esan nahi luke ordezkaritza diplomatikoa izateaz gain, sareak eta aliantza berriak sortzea eta zabaltzea. Euskadi dagoeneko parte den lan-sare ezberdinak sendotzen jarraitzea bultzatuko da; euskal lurralde guztien arteko lankidetza indartuz ‘Zazpiak bat’ sendotzeko; eta Atlantikoko Makroeskualde bat sorturik, eskualde eta estatuek osatua, hala nola Portugal, Espainia, Frantzia eta Irlanda.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia