euskal diaspora eta kultura
2010/04/30
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Alderdi jeltzaleak ohar batean azaldu duenez, Euskadi Munduan izeneko newsletter edo buletin honen 15.000 ale bidali dira dagoeneko nazioarteko zentro ekonomiko eta politiko nagusietara, mundu zabalean dauden Euskal Etxeetara, Euskadirekin harremanetan dauden erakundeetara eta baita kanpoan bizi diren euskal herritarrei ere eta euskaldunen eta euskal kuluraren lagunei. Buletinaren honen bidez Kanpo Ekintza esparruan martxan jarritako ekimenen berri eman nahi du EAJ-PNVk, "Patxi Lopezek eta bere Gobernu berriak nazioarte mailako harreman instituzionalak bultzatzeko lana bertan behera utzi dute-eta".
Lehenengo zenbakian Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak idatzitako eskutitza dakar, 'Euskadi eta nazioartetzearen aldeko apustua' izenburupean. Euskaldunok betidanik "kanpoari begiratu diotela" azaldu ondoren, honela esaten du: "honen guztiaren zati bat da, euskal administrazioak azken 30 urteotan internazionalizatzearen alde egin izan zuen apustu argia eta euskaldun guztion interesak han eta hemen defendatzeko egin izan den lana". "Gure etorkizun ekonomiko, sozial eta politikoaren onerako, Euskadi mundu mailan kokatu beharra dugu, gizarte eta herri gisa gure interesak defendatu behar ditugu: Eta buletin honek etorkizunerako planteamendu honen aldeko ekimena da" gaineratuz.
Euskadi Munduan-ek hasi berria du bere ibilbidea eta, EAJtik adierazi denez, prest daude orain arte bidali zaienen zerrendari izen berriak gehitzeko, harpidetza doanikoa baita. Lehenengo aurreikuspenen arabera, buletina bihilabetekaria izango da eta datorren alea uztail azkenean, San Ignazio egunaren inguruan aterako da, nahiz eta gertakariek edo bestelakoek honela eskatzen dutenean ale bereziak ere aterako diren.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus