euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Duela 69 urte Itxarkundia jaio zen Arrecifesko (Argentina) Euskaldunak Denak Bat euskal etxean

2013/07/31

Itxarkundia taldea Arrecifesen 1944an
Itxarkundia taldea Arrecifesen 1944an

PUBLIZITATEA

Gaur bezalako egun batean, uztailaren 31ean, San Inazio egunez, Itxarkundia jaio zen Santa Fe probintzia argentinarrean, Arrecifesko euskal gizataldearen barruan. Euskaltzaletasunak bultzatuta, dantzari talde hau erreferentzia bilakatuko zen bere inguruan eta bere garaian. Izan ere, Itxarkundiak jende askoren memorian dauka lekua eta Arrecifesko eta Argentinako euskal historiako parte da. Urteurren honi buruz eta Itxarkundiaz idazten digu artikulua, Arrecifestik, Jon Lucio Agotegarai Etxanizek.

Arrecifes, Argentina. Duela 69 urte jaio zen Itxarkundia Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat gure elkartearen baitan.

Gure euskal arraza eta tradizioekiko maitasunak gogo indartsu bat eragin zuen gazte talde batean: euskal dantza batzuk ikasi Loiolako San Inazio egunean dantzatzeko eta honela izaera askoz bereziagoa emateko euskaldunen eta euren ondorengoen festa handi honi.

Itxarkundiaren oinarriak ziren: gizataldea goratzen laguntzea, euskaldunak, euren ondorengoak eta euskaldunen eta euren tradizioen lagun argentinarrak bilduz; Euskal Herriko eta Argentinako dantza eta kantuak landu eta zabaltzea; Euskaldunak Denak Bat-i izpirituz eta materialez on eginez, elkartearen alde egin zezaketen ekitaldi publikoak eginez.

Itxarkundia izena (esnatzea) don Lucio Etxanizek diseinatu ezaugarri alegoriko batetik dator eta erakusten du "eguzkia sortaldean bi maitasun handi bilduz: lur argentinarra eta lur euskalduna".

Itxarkundiak ez zituen euskal dantzak bakarrik dantzatzen, dantza kriollo tipikoak ere egiten baitzituen hala nola Pericon, Zamba, Cuando eta Baltsa. Eta talde beretik jaio zen euskal kantutegiko abestiak arrakastaz kantatu zituen lehenengo abesbatza. Eta antzezlan laburrak. Guztia zuzendaritza berarekin.

Taldeko burua don Lucio Etxaniz zen; txistularia, don Tiburcio Bilbao eta atabalaria don Celestino de Etxaniz.

Eta lehendabiziko dantzariak izan ziren: Lilian Biados, Saul Slawiski Agotegaray, Raul Bolinaga, Alberto Apestegia, Miguel Garmendia, Alberto de Etxaniz, Adalberto "Potxolo" Loyola, Pablo eta Dora Goimil, Antonia Ferradas, Zulema Slawiski Agotegaray, Marta Zavaleta, Mabel Goimil, Irma Arana, Alicia Etxaniz (nire ama), Angelica "Cusa" Etxaniz, Maria Ferradas, Griselda Arana, Armando Urcabe, Juan Jose Irure, Susana Apestegia, Gladys Algan Abarrategi, Emperatriz Valdez Echegaray, Nelly Slawiski Agotegaray, Teodoro Arana eta Nestor Algan Abarrategi.

Euskaldunen ondorengo ziren hogeita sei gazte eta haur argentinar hauek, 1944ko uztailaren 31ean Iñaki Deunako festan aurkeztu ziren, jantzi apalak soinean, kolore garbi eta bizidunez, izaera zintzo eta tolesgabeko, arraza bikain baten adierazgarri, poztasun ahaltsu eta txerpolari baten jabe, itsaso eta mendi artean Jainkoa maitatuz hazitako arima oso baten adierazle.

Arrecifes, Pergamino, Rosario eta Villa Maria (Cordoba) izan ziren euren emanaldi itzelen oholtza.

Gero bildu ziren Amalia Etxaniz, Carola Apestegia, Lucas Goimil, Omar Apestegia, Juan Duhau, Bernardo Bilbao, Justo Ferradas, Elide Bilbao, Maruca Bilbao, Jorge y Graciela Etxaniz, Lorenzo Apestegia eta Nela Etchegoyen.

Nire Izena?... Jon Luzio Agotegarai Etxaniz (Itxarkundiako dantzari ohia)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia