Dresden, Alemania. Saxoniar hiriburuko film laburren zinemaldia aste honetako asteartetik iganderaino gauzatuko da, apirilaren 18tik 23ra, eta bihar asteazkena eta ostiralean euskal gatazkari lotutako 7 tituluren selekzio bat eskainiko du, euren artean zabalkunde urria izan duenik ere, azaltzen du programak. Asteazkenean, "Europa 1 diskurtsoa: euskal gizarte garaikidearen kartografia" izenburupean eskainiko da lehenengo emanaldia, jatorriko bertsioan ingelesezko azpitituluz, ostegunean berriz emateko. Mikel Gurrea zinemagilea Dresden egongo da. Zinemaldiak Kimuak, Etxepare Euskal Institutua eta Berlingo Gernika Euskal Etxea izan ditu lankide.
Honako tituluak eskainiko dira:
- Estado de excepción / State of Exception (1978), Iñaki Núñez zuzendari
- La caída del vencejo / The fall of the swift (2021), Gonzalo Quincoces
- Ez (1977), Imanol Uribe
- Ehiza (2020), Hauazkena Taldea
- No me despertéis / Don´t wake me up (2018), Sara Fantova
- Areka (2017), Atxur Animazio Taldea
- Heltzear (2021), Mikel Gurrea
Sarrerak hemen eros ditzakezu (asteazkenerako) eta hemen (ostiralerako).