Donostia-San Sebastian. Donostiako Topa Sukalderia jatetxeak omenaldia egin nahi izan dio Marita Echave sukaldari, abokatu, idazle, kazetari eta gastronomia zabaltzaile euskal-argentinarrari, Euskal Herriaren eta Latinoamerikaren artean zubiak eraiki eta sustatzea helburu duen Sukalderria bere proiektuaren bidez, Andoni Luis Aduriz (bi Michelin izar dituena Errenteriako Mugaritz bere jatetxean) chefa partaide eta eragile duen IXO taldea tarteko.
Cordona probintzia argentinarreko Coronel Moldesen jaioa, bertako 'Gure Zainak' Euskal Etxeko fundatzaile eta lehendakari izango zen emakume engaiatu hau bere bizitzan eragin handia izango zuten aitona-amona gipuzkoarren iloba izan zen. Elkarrekin izan zuten tratu hurbil eta sakonak hamaika pasadizo eta kontu entzutea ekarri zioten, euskal kutsu nabaria zeukan giro batean haziz. Denboraren, gauza izango zen euskal errezeta dagoeneko euskal-argentinar eta pasadizo eta istorio haietako batzuk libururatu eta "Cocina Vasca Campesina - Euskal Baserri Sukaldaritza" (2010) plazaratzeko.
Argentina osoan euskal sukaldaritza zabaltzaile
Izan ere, harro zegoen oso eurengantik jasotako kultura eta herentziaz, eta dezente ikertu zuen, gastronomiaren bidez herri baten historia eta identitatea ere ezagutzeko aukera dagoela esatea gustatzen zitzaiola. Zoritxarrez, 69 urte zituela, lanaldi betean zegoela hil zen, dagoeneko lan ederra egina zuela hala ere hitzaldiak ematen Argentina osoko euskal etxe eta zentruetan, sukaldaritza aitzaki, euskal kulturaz mintzatzen, eta bere errezetak prestatzen hamaika ikastaro eta aurkezpenetan. Lan bikaina garatu zuen, eta urratsak emanak zituen euskararekin ere, beti gustatzen zitzaiola ongi segurtatzea bere testuetako euskarazko izenak behar bezala idatzita zeudela.
Sukalderriak Marita Echaveri buruz eginiko bideoa, bere ohorez prestatzen duten errezeta aurkeztuz
'Zerri kostaleta' edo 'Costilla de chancho' da Sukalderia jatetxeak berean prestatzeko hautatu duen Marita Echaveren errezeta. Jatetxekoek azaldu dute 2019an harremandu zirela Maritarekin "8. probintziako sukaldaritza herentzia"ri buruzko ekimen hau martxan jartzen ari zirela. Elkarrizketa egin zioten, eta pandemia heldu zelarik, gauzak zerbait geroratu ziren, eta berriz abiatzeko kontaktatzerakoan jakin zuten hil berria zela. Prestatzen duten errezeta, omenaldi bat da Maritari eta bere lan engaiatu eta ilusionatuari, sentimentu sakonak baitzituen bere jatorriaz eta euskaltasunaz. Interesatzen zitzaizkion; beti ari zen ikasten eta gehiago jakin nahi zuen euskara eta euskal kulturaz. Bere aitona-amonen sorleku zen Antzuola eta euren baserria ere bisitatu zituen, eta ekarriz egiteko bere modua, euskaldunen eta euren sukaldaritza ohituren berri barreiatzea zen: euskaldunei, euskal etxeetan, baina publiko argentinar orokorrari oro har, idatzi eta egiten zituen hamaika testu, artikulu, irratsaio, telebista programa eta abarretan. Merezitako omenaldi eta oroitzapena doaike.