euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Donostiako Kursaalean egin zen Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarreko argazki kronika (III)

2011/11/08

Euskal Herria Mugaz Gaindi (EHMG) Diasporari buruzko mintegiaren 8. edizioa hartu zuen bere baitan Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrak (argazkia EuskalKultura.com)
Euskal Herria Mugaz Gaindi (EHMG) Diasporari buruzko mintegiaren 8. edizioa hartu zuen bere baitan Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrak (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Ostegunean, Mundu-Batzarreko egitarauak 'Euskal Herria Mugaz Gaindi' (EHMG) Diasporari buruzko VIII Mintegia baitaratu zuen. Gure inguruan beste administrazio batzuek nola tratatzen duten eta ze ekimenak abiatuak dituzten kanpon bizi dituzten herritarren alde izan zen batzarrera gonbidatuek azaldu zuten gaia. Etorri ziren, besteak beste, Espainiako gobernuko 'Kanpoko Espainiar Herritartasun Zuzendaritza Nagusi'tik eta Katalunia eta Galiziako gobernuetako Diaspora gaietarako bulegoetatik, geroago, mahai ingurura unibertsitateetako ordezkariak ere bildu zirela.

Donostia-San Sebastian. Unibertsitate munduak ere bere ikuspuntua ekarri zuen V. Mundu-Batzar honetara, eta hau osteguneko saioetan gertatu zen bereziki, Euskal Herria Mugaz Gaindi Mintegiarekin. Yolanda Gomez Echevarria bilbotarra etorri zen Espainiako gobernuko 'Kanpoko Espainiar Herritartasun Zuzendaritza Nagusi'ko ordezkari, erakunde horretako zuzendariordea denez, indarrean dituzten programa eta abantailak eta, besteak beste, itzulitakoen edo retornatuen gaia ere plazaratuz. Hona eguneko argazki kronika.

 Donostiako Mundu-Batzarra 2011 (021 argazkia)

[Orain arte sekula ekarri gabeko ikusmolde eta lekukotasuna izan zen Espainiako gobernuarena, kanpoan dauden espainiar herritar eta itzulitakoentzat dauzkaten programen berri eman zutelarik, estatu- zein autonomi-erkidego mailan dauden datu eta esperientziak azalduz (argazkia EuskalKultura.com)]

 Donostiako Mundu-Batzarra 2011 (022 argazkia)

[Kanpoan bizi diren herritarrek eta itzulitakoek erabil ditzaketen baliabideak aipatu zituen, besteak beste, Yolanda Gomez Echevarria Espainiako gobernuko 'Kanpoko Espainiar Herritartasun Zuzendaritza Nagusi'ko zuzendariordeak (argazkia EuskalKultura.com)]

 Donostiako Mundu-Batzarra 2011 (023 argazkia)

[Bitartean, eta aurreko egunetik hasita, bilerak egiten ari ziren areto kanpo aldean, Diasporaren Azoka moduko bat euskal etxe eta kanpoko euskal erakunde eta taldeen produkzioa eta baliabideak ari zen aurkezten, hainbat stand-en bidez euskal gizataldeetan ematen diren proposamen eta ekimenak jendaurretuz. Talde horien artean zegoen EuskalKultura.com-ek ipinitako stand-a. Beste stand batzuk ziren, esaterako, NABO eta FEVArena, HABErena, Fundacion Vasco Argentina Juan de Garay-rena, Boiseko Euskal Museoarena, Deustuko Unibertsitatearena, EHUrena... guztiak Diasporaren gaiari lotuak. Irudian, gure kide Bego Miñaur Buenos Airesko Miguel Fagoaga Euskal Echea elkarteko lehendakariarekin (argazkia EuskalKultura.com)]

Donostiako Mundu-Batzarra 2011 (024 argazkia)

[Bakoitzaren diasporak ezaugarri berezkoak baditu ere, Kataluniako, eta geroago Galiziako ordezkariek euren kanpoko herritarren panorama eta gobernuen politika eta zerbitzuak aurkeztu zizkieten batzarkideei (argazkia EuskalKultura.com)]

Donostiako Mundu-Batzarra 2011 (025 argazkia)

[Euskal etxe eta federazioetako ordezkariek harretaz segitu zituzten azalpenok. Irudian, batzarreko partaideak (argazkia EuskalKultura.com)]

Donostiako Mundu-Batzarra 2011 (026 argazkia)

[Baina Batzarraren areto nagusiko eta aipatu Azokako programez aparte, alboko bi aretotan beste bi proposamen paralelo eman ziren Batzarraren denbora berean. Argazkian ikusten dugun honetan, Argitxu Camus-Etchecopar ikertzaileak euskararen presentzia eta euskararen irakastearen gaia aurkeztu zuen (argazkia EuskalKultura.com)]

Donostiako Mundu-Batzarra 2011 (027 argazkia)

[Eta hirugarren areto batean, Diasporaren gaia jorratzen zuten filme eta dokumentalak eman ziren, entzuleak Donostia eta inguru zabal bateko eskola eta ikastoletako 11-13 urte bitarteko ikasleak izanik. Aurkeztutako tituluak, besteak beste, Amaya Oxarango-Ingram-en "Basques in the West" (ingelesez), Javier Zubizarretaren 'Artzainak' (euskaraz eta ingelesez)... Hitzaldiak ere eskaini zitzaizkien ikasleei, hauek ere euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz (argazkia EuskalKultura.com)]

 Donostiako Mundu-Batzarra 2011 (028 argazkia)

[Stand-a ipini zutenen artean Boiseko Euskal Museoa zegoen, Patty Miller zuzendaria buru, eta stand-arekin batera 'Hidden in Plain Sight: the Basques' erakusketa zabaldu zuten, euskaldunen eta Ipar-Ameriketarako euren emigrazioari buruzkoa. Irudian, Miguel Azqueta, Uruguaiko ordezkaria Batzarrean, erakusketako ataletako batean (argazkia EuskalKultura.com)]

Donostiako Mundu-Batzarra 2011 (029 argazkia)

[Hitzaldien ondotik, mahai-inguruak etorri ziren Batzarreko areto nagusian, gobernuetako ordezkariak eta unibertsitate eta mundu akademikoko iritzi eta ikuspuntuak elkarren ondoran ipiniz (argazkia EuskalKultura.com)]

Donostiako Mundu-Batzarra 2011 (030 argazkia) 

Egin ziren liburu aurkezpenen erakusgarri, irudian agertzen dena: Aizpea Goenagak aurtengo Andres Irujo Sariko bi irabazlekideen obra saritu argitaratuak aurkeztu zituen: John Alejandro Ricaurte kolonbiarraren "Vasco-navarros en Antioquia (1890-1970): una aproximación a la historia de migrantes, religiosos y exilados", ezkerrean; eta Fabio Echarri argentinarraren "Eusebio Zamakola Abrisketa: un basauritarra en el Chaco argentino", Aizpea Goenagaren eskuinean (argazkia EuskalKultura.com)]

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia