euskal diaspora eta kultura
2011/11/04
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra asteazkenean, urriaren 2an, hasi zen Donostiako Kursal Jauregian, euskal etxeetako ordezkariei eta Gaztemunduko gazteei egin zitzaien harrerarekin. Ondoren Diasporarekin harremana duten Eusko Jaurlaritzako bi erakundek, Etxepare Euskal Institutuak eta HABEk, aurkezpenak egin zituzten. Euskal etxeen federazioak izan ziren hizlari hurrena: FEVA, NABO, FIVU, Venezuela eta Espainia, eta zenbait euskal etxek ere euren jarduna eta proiektuak azaldu zituzten.
[Kongresuko lehendabiziko hitzaldia. Kanpo Ekintzarako idazkariaren ongi-etorriaren ondoren Eusko Jaurlaritzako erakundeek aurkezpenak egin zituzten. Mahaian, ezkerretik eskubira Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Lourdes Auzmendi, Kultura sailburuordea, Guillermo Echenique, Kanpo Ekintzarako idazkaria, eta Julián Celaya, Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria (argazkia EuskalKultura.com)]
[Aizpea Goenaga eta Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Euskara zuzendaria, hurrenez hurren, aurkezpena egiten. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez egin zuten hitzaldia (argazkia EuskalKultura.com)]
[NABOko ordezkarien hitzaldia. Izaskun Kortazar ari da hizketan irudian. Kortazar NABOko Euskara koordinatzailea da eta AEBetan eta Kanadan euskara irakaskuntzan egin diren aurrerapausoak azaldu zituen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Diasporako federazioetako eta euskal etxeetako ordezkarien hitzaldien txanda heldu zen ondoren. Irudian Ricardo Mario Basterra, FEVAko lehendakaria. Argentinako federazioa handiena da eta ehundik gora elkarte biltzen ditu (horietatik 78 Eusko Jaurlaritzak ofizialki onartuak). Mahaian Guillermo Echenique, Kanpo Ekintzarako idazkaria, eta Julián Celaya, Kanpoko Euskal Gizataldeentzako zuzendariarekin batera Jaurlaritzak Latinamerikan dituen ordezkariak daude: Iñaki Martínez (Kolonbia, Venezuela eta Ertamerika), Ana Urchueguía (Txile eta Peru) eta Elvira Cortajarena (Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguai) (argazkia EuskalKultura.com)]
[Paraguaiko ordezkaria, Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxeko presidentea, Galo Egüés (argazkia EuskalKultura.com)]
z
[Alemaniatik, Berlingo Euskal Etxeko ordezkaritza. Elkarte bezala (Gernika izenarekin) 90 hamarkadan jaio zen, baina Jaurlaritzak iaz onartu zuen ofizialki euskal etxe bezala. Irudian, Ainhoa Añorga presidentea hizlari (argazkia EuskalKultura.com)]
[Bogotako Euskal Etxearen ordezkaria, José Vicente Katarain presidenteordea (argazkia EuskalKultura.com)]
[Quebeceko Euskaldunak elkartearen presidentea, Adélaïde Daraspe urruñarra (argazkia EuskalKultura.com)]
[Bartzelonako Euskal Etxeko ordezkaria, Aitor Arruti (argazkia Euskalkultura.com)]
[Peruko ordezkaria, Limako Euskal Etxeko presidenteordea, Raúl Noblecilla. Hitzaldian Euskal Etxeko presidentea zena ekarri zuen gogora, izan ere azaroaren 1ean hil baita Victor Ortuzar bilbotarra, Noblecilla bera Euskal Herrian Kongresuan zegoela (argazkia Euskalkultura.com)]
(hurrengo artikulu batean jarraitzeko)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus