Donostia-San Sebastian. Artikulua argitaratu zuen Javier Sada Donostiako kronikariak orain gutxi El Diario Vascon, egunkari horretako 'Oroimenaren kalea' sailean, 1970ean Mexikoko Gaztelupe elkarte gastronomikoan gertatutako pasadizoak gogora ekarriz. Datozen lerroetako datuak bertatik atera ditugu. Gogora ekartzen zuen, esaterako, 1970an Donostiako Gaztelupe elkarteak bandera masta erdian ipini zuela, Mexikoko Gaztelupeko kide eta presidente zen Jacinto Lasa Egiluz, Raimundo Sarriegiren iloba txikia zena, hil zela-eta.
Mexikoko Gaztelupe elkartea, bertan «Gaztelupe de México A.C.» izena hartu duena (ACk AsociaciónCivil nahi du esan, eta Mexikon legepeko elkarteek daramate), bere 1953an abiatutako ekimena da, "Jacinto Lasa eta beste donostiar eta bertako batzuk donostiar koxkero moduko elkarte bat sortzekotan hasi zirenean".
lehenengo eta behin gutun gat bidali zuten, sinatzaile zirela Jesus de Luisa Esnaola, Pío Chaos Macazaga, Juan José Balzola, Luis Areitioaurtena eta Pedro Anchustegui, inguruko euskaldunei proiektuan parte hartzeko gonbitea luzatuz, besteak beste 'pil-pil erako bakailao kaxuelitak' edo 'sardina erreak' dastatzeko aukera partekatzeko.
Sorrera urte hartako abendu erdialdean Mexiko Frontoiko jatetxean erabakita, astebetetxo geroago ideia gauzatzeko gertatu zen eta ze aukera hobea abenduaren 21ean guztiak gonbidatzea baizik "San Tomas eguna biziberritzearren txorizo-jate batekin" Euskal Etxearen jatetxean.
Han bildu ziren Jesús de Luisa Esnaola, Juan José Balzola, Javier Kutz, Juan Nadal, Jesús Ulacia, Pedro Anchustegui, Tomás de Etxabe, Antonio de la Serna, Pío Chaos Macazaga, Luis Areitioaurtena, Antonio Huerta, Ángel Astiz, Francisco Álvarez, José Astiazarán, Ángel Miquelajauregui, José María Arizaga, Shanti Dueñas, Rafael Guerra...
Burokraziak bolada batez atzeratu zuen elkartearen legeztapena, baina 1955eko urtarrilean bataioa erabakita zegoen eta, San Sebastian egunarekin bat (lan-eguntegiaren karietara 22ra pasatu zen) dastatu zituzten «entremeses Chimista, consomé, filete de Huauchinango Gaztelupito, pierna de ternera con puré Bella Easo, pastel con helado frío, café, una botella de Capellanía como acompañamiento y cognac francés importado», Sadak biltzen duenez.
Artikuluaren gainerakoa, bertsio originalean, hemen.