euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Donostia izango da 2021ean AEMI, Europako Migrazio Erakundeen Elkartearen Urteroko 30. Konferentziaren egoitza

2020/10/13

Itziar Arrazola eta Izaskun Querejeta euskal hizlari AEMIren 2018ko Bilkuran, Poloniako Gdynia-n (argazkia BO)
Itziar Arrazola eta Izaskun Querejeta euskal hizlari AEMIren 2018ko Bilkuran, Poloniako Gdynia-n (argazkia BO)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. AEMI (Association of European Migration Institutions edo Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) du izena Europako (eta munduko, Europakoak ez diren kideak ere baditu-eta) hainbat herrialdetan migrazioen gaiaz arduratzen diren erakundeak biltzen dituen elkarteak. Elkarte horretako kide da 2007az geroztik Eusko Jaurlaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bitartez, egun Gorka Alvarez Aranburu irundarra zuzendari. 

Jaurlaritzak eta AEMIk iragarri berri dute elkartearen 2021eko urteroko Biltzar Nagusiaren egoitza Donostia izanen dela, AEMI bera eta Eusko Jaurlaritza antolatzaile; momentuko irailaren 29tik 3ra, datak baieztatzeke. Bilera hori elkarte honek egingo duen 30. Urteroko Bilera izango da.

Bigarren aldiz hautatu du, beraz, AEMIk Euskal Herria bere Biltzar Nagusia egiteko, 2010ean Bilbon egin baitzuen. Historikoki migrazio handiak izan eta diaspora munduan barrena barreiatua duten herrialdeak dira elkarteko parte. AEMIko Zuzendaritza Batzordea berritzea ere Donostiako Biltzarrean egingo da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia