euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Donostia: Gaur azken eguna AEMiren 2021ko topaketan izena emateko, diasporak eta euren sorterriak hizpide

2021/09/20

Eusko Jaurlaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bidez, 2007tik da AEMIko kide
Eusko Jaurlaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bidez, 2007tik da AEMIko kide

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Bertan entzule zein gairen bat aurkeztu nahi dutenek gaur astelehena irailaren 20a daukate erregistratzeko azken aukera. Emigrazio eta diaspora gaiak aztertzen dituen nazioarteko AEMI (Association of European Migration Institutes, Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) erakundeak Donostiako Miramar Jauregian egingo du, irailaren30an eta urriaren 1ean, 2021eko bere konferentzia eta biltzarra, aurtengoan diasporak eta euren sorterriak hizpide eta Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza antolatzaile.

"Harremanak diasporen eta euren sorterrien artean: migrazio berriak, itzulera mugimenduak eta testuinguru historikoak" da, izan ere AEMIren 31. konferentziaren izenburua, ingelesesa elkarretaratzeko hizkuntz behinena. Aldi berean AEMIk bere urteroko biltzarra egingo du eta, besteak beste, bere zuzendaritza berrituko.

Entzule gisa zein gairen bat aurkeztu nahi dutenak garaiz daude oraindik, gaur baita erregistratzeko azken eguna. Hauxe da horretarako bete beharreko formularioa.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia