euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Domingo de Iralari buruzko liburu baten aurkezpenak abiatuko du bihar Asuncionen Paraguaiko Euskal Astea

2011/05/31

Paraguaiko Asuncion hiriburuko 'Jasone' Euskal Etxeko zuzendaritza taldekoak euskal elkartearen egoitza aurrean
Paraguaiko Asuncion hiriburuko 'Jasone' Euskal Etxeko zuzendaritza taldekoak euskal elkartearen egoitza aurrean

PUBLIZITATEA

Paraguai herrialdearen ibilbide independentearen ildoari ekin zion urtearen Bigarren Mendeurreneko ospakizunen baitan kokatu du Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxeak bihartik aurrera eta Euskal Astea izenpean garatuko duen ekitaldi-programa. Miguel Angel Elkoroberezibarren Domingo de Iralari buruzko liburu baten aurkezpenak zabalduko ditu ekitaldiok, idazlea bertan dela eta Euskal Etxeko lehendakari Galo Eguez-en eskutik. Datorren larunbatera arte, musika, gastronomia, turismoa eta euskara arloko ekimenak gauzatuko dira, besteak beste Jaurlaritzako Julian Celaya Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria eta Mercosur-erako Euskadiko ordezkari Elvira Kortajarena zein Espainiako enbaxadore Juan Fernandez Trigo bertaratuta.

Asuncion, Paraguai. Domingo de Iralari buruz Miguel Angel Elkoroberezibarrek idatzi liburuaren aurkezpenak abiatuko du bihar asteazkena Asunciongo lehenengo Euskal Aste hau, ekitaldiko aurkezpena 'Jasone' Euskal Etxeko lehendakari Galo Eguez Balsecak egingo duela. Egitaraua ekainaren 1etik 4era bitartean egingo da, eta Paraguaiko euskaldunek Paraguaiko Errepublikaren Bigarren Mendeurreneko ekitaldietarako ekarpen gisa eratu da. Hona programa osoa:

Asteazkena, 2011eko ekainaren 1ean

-19:30etan. "Don Domingo de Irala y su entorno en la Villa Vergara" delako liburuarenb aurkezpena egingo du bere idazleak, Miguel Angel Elkoroberezibarrek, akitaldiaren aurkezpena Asunciongo Euskal Etxeko lehendakari Galo Eguez Balsecak egingo duela. Universidad del Norte-ko Amba'y Aretoan (Brasil 141 eta Jose Bergues kaleetan).

Osteguna, 2011eko ekainaren 2an

-19:30etan. Hitzaldia "Munduan Euskaraz, euskararen iragana, oraina eta geroa" izenburupean, Xabier Zabaltzak emanik. Historialaria eta Jaurlaritzako Kultura saileko aholkularia da Zabaltza. Aurkezpena Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendari Julian Celayak egingo du. Aurreko egunekoa bezala, ekitaldia Iparreko Unibertsitatean gauzatuko da, areto berean. Hitzordua edertuz, Ignacio Zubizarreta tenorea eta Iparreko Unibertsitateko Abesbatza arituko dira, euskal kantuak bilduko dituen errepertorio bat eskaintzen.

Ostirala, 2011eko ekainaren 3an

-20:30etan. Aurkezpena "Euskadiko Gastronomia eta Turismoa"z. Javier Araujo Montes sukaldaria arituko da; eta Mercosur-erako Euskadiko ordezkari Elvira Kortajarena ere. Aurkezle, Espainiako enbaxadari Juan Fernandez Trigo. Ondoren, afari bati ekingo zaio, euskal moldeko platerekin. Gran Hotel Paraguay-n (Las Residentas eta Padre Pucheau).

Larunbata, 2011eko ekainaren 4ean

-09:00etan. Lore eskaintza Heroien Panteoi Nazionalean (Palma eta Chile)

-Erreserbak eta afarirako sarrerak lortzeko edo edozein zalantza argitzeko deitu 200479 edo 0992280570 zenbakietara
-Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxearen fitxa, hemen


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia