euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dokumental eta lore eskaintza batekin gogora ekarri zuten Mar del Platan Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena

2008/05/06

Mar del Platako euskal koletibitateak Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena ospatu zuen herriko Gernikako Arbolaren kimuaren ondoan
Mar del Platako euskal koletibitateak Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena ospatu zuen herriko Gernikako Arbolaren kimuaren ondoan

PUBLIZITATEA

Nazien hegazkinek Gernika bonbardatu zutela 71 urte bete ziren apirilaren 26an. Ekintza suntsitzailean hildako pertsonak omentzeko zenbait ekintza antolatu zituen Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak. Bi egunetan banatuta, euskal kolektibitateak Gerra Zibilari buruzko kartel erakusketa baten inaugurazioa eta Gernikako Arbolaren aurrean egindako lore eskaintza burutu zituen. Mar del Platako euskaldunek Euskal Herrian bertan eta munduko beste hainbat lekutan antolatutako jarduerekin bat egin zuten.
Franco diktadorearen aliatuak ziren tropa naziek Gernikako herria (Bizkaia) suntsitu zuten 1937ko apirilaren 26an. Hegazkinen erasoa gogoratuz, urtero munduko euskal kolektibitateek biktimen omenez ekintza ugari antolatzen dituzte. Horrela, Mar del Platako euskaldunek Gernikako bonbardaketaren biktimei oroitzapena egin zieten iragan apirilaren 25 eta 26an. Ekintza programa larunbatean hasi zen Guda Zibileko afitxeen erakusketa baten inaugurazioarekin.

[Mar del Platako euskal kolektibitateko zenbait kide, herrian dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren ondoan Argentinako bandera eta ikurrina ondoan dituztela]

Larunbateko jardunaldian parte hartzaileek Euskal Etxeko Jose Ariztimuño liburutegian eskainitako 'El bombardeo de Gernika' dokumentala ikusi ahal izan zuten ere. Hurrengo egunean, igandean, euskal kolektibitateak Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean oroitzapen ekitaldia burutu zuen, bonbardaketako biktimen omenez lore eskaintza eginez eta 'Gernikako Arbola' kantatuz.

[Argentinako Mar del Platako Gernikako Arbolaren kimuaren inguruan euskal koletibitateak egindako lore eskaintza]

Mar del Platako Euskal Etxeak Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena ospatzeko burutu zituen ekintzekin batera, munduan zehar antolatutako beste ekimen batzuk ere aipatu behar dira. Adibide gisa, Mendozako (Argentina) Denak Bat Euskal Etxeak egindako oroitzapena edota FEVAk Buenos Airesen egindako ikastaroetan 1937ko apirilaren 26ko biktimen omenez burututako minutuko isilunea.


Lotura interesgarriak

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen webgunea www.denakbat.org.ar

Lee Mingweik Picassoren 'Guernica'-ren hareazko kopia egin du
2008ko maiatzaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Mendozako EEa, Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena gogoratuz
2008ko maiatzaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Los niños de Guernica tienen memoria dokumentala estreinatu dute
2008ko maiatzaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana

Gernikaren 71. urteurrenaren omenaldia FEVAko mintzaldietan
2008ko apirilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Kandido Saseta komandantearen gorpua Hondarribira, itzuli zuten
2008ko apirilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia