euskal diaspora eta kultura
2014/03/13
PUBLIZITATEA
Bakersfield, AEB. AEBetako euskaldunei buruzko dokumental baten grabazioa hasi du berriki Bakersfieldeko zinemagile talde batek. “Disappearing West” izenburua du lanak eta egileak Beaux Mingus, Philippe Duhart soziologia doktoregaia eta Gina Napolitan zinemagilea dira.
Hiruek ala hiruek uste dute Oesteko euskaldunei buruz istorio interesgarri asko gelditzen dela kontatzeko eta AEBetako alde honen garapenan egin zuten ekarpena nahiko ezaguna dela uste dute. Une honetan inguru horietako euskaldunei elkarrizketak egiten ari dira eta dokumentalean parte hartu eta euren senitartekoen historia kontatu nahi dutenei eurekin harremanetan jartzeko gonbitea luzatzen diete. Horretarako, idatzi basquedocumentary@gmail.com e-mailera.
Hiruetatik Duhart bakarrik da euskal jatorriduna: ama 1970an heldu zen AEBetara Ortzaizetik eta aita 1967an Makeatik. Halarik ere, hiruek sentitzen dute AEBetako euskal kultura gorde eta ezagutzera emateko erantzunkizuna, EuskalKultura.com-i agertu diotenez.
Film honekin euskaldunek AEBetako Oestearekin duten harremanaren ikuspegi sakonagoa agertu nahi dute, bai historikoki zein gaur egungo testuinguruan. Dokumentalak, besteak beste, etxea eta komunitatea kontzeptuen inguruko hausnarketa egingo du.
Pelikularen oinarria Bakersfield izango da, baina zuzendariek elkarrizketak egingo dituzte ere Nevadan, Idahon eta Arizonan. Lana datorren urtean amaituko dutela espero dute eta zinemaldietan, euskal etxeetan eta Oesteko kulturguneetan izango da ikusgai, besteak beste.
Disappearing West: Sample cuts and interview from Disappearing West on Vimeo.
Informazio gehiago, dokumentalaren Facebook orrian: "Disappearing West".
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus