euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diru eskealdia antolatu dute AEBn euskal komunitateko 29 urteko Eztiri laguntzeko bizi duen egoera zailaren aurrean

2023/08/26

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. Euskal komunitateko 29 urteko Renoko gazte nat da Ezti, ezkongabea, 3 urteko alaba baten ama, eta bizitzen ari den osasun egoera larriaren aurrean bere lagunek diru-bilketa kanpaina bat antolatu dute Gofundme plataformaren bidez, ordaintzeko dituen eta ordaintzea tokatuko zaizkion ospitale eta osasun gastu handiei aurre egin ahal izateko. Animalientzako klinika batean bost urtez lankide izan duen Michelle adiskideak antolatu du eskealdia, ikusirik Eztiri iristen hasi zaizkiola fakturak eta bere egoeraren hasieran baizik ez dagoela, eta iragarria dioten 4. faseko birika-minbizia artatzeko froga eta tratamentuak garestiak bere ahalbidetatik kanpo daudela.

Kanpaina atzo abiatu eta berehala, mugimendu handia sortu da sare sozialetan, Ezti ezaguna bere inguruan eta, bereziki euskal komunitatearen baitan ibilia da Udalekuetan, dantzaria izan da Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxean, eta bere bizitza eta bere familiarena euskal kultura eta euskal etxe eta ekitaldiei zinez lotua izan baita. Bere ama Kate eta aita Manny estimatuak dira oso euskal komunitate barne eta kanpoan, baita bere osaba-izeba, lehengusu eta familiako gainerakoak, bere aitatxi-amatxi ziren bezala.

Ez dago laguntza kopuru txikiegirik, lagundu nahi baduzu kanpainak zenbait aukera ematen dizkizu.

Informazio guztia hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia