euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dilenque-Maidana bikotea gailendu zen, partida guztiak irabaziz, Presencia Vasca Esku Pilota Torneoan Paranán

2008/03/07

Txapelketan parte hartu zuten pilotarien irudia
Txapelketan parte hartu zuten pilotarien irudia

PUBLIZITATEA

Argentinako Paranako Urrundik Euskal Elkarteak 'emaitza oso positiboarekin' ospatu zuen "Presencia Vasca" irratsaioaren 18. urteurrena ospatzeko antolatutako Pilota Txapelketa, euskal etxeko kideek azaltzen duten moduan. Paranako eta Euskal Herriko zenbait komunikabidek ekimena oso gertutik jarraitu zuten. Trinketeko harmailak 'pelotariei txaloak eskaini zizkieten pertsonez beterik zeuden'. Bikote irabazlea Alejandro Dilenquek eta Luis Maidanak osatutakoa izan zen, txapelketan partidarik galdu gabe amaitu baitzuten.
'Presencia Vasca Urteurrena' izenpean, Paranako Urrundik Euskal Elkarteak Esku Pilota Txapelketa batekin ospatu nahi izan zuen 'Presencia Vasca' bere euskal irratsaioaren 18. urteurrena. Hamar partidako torneoa izan ziren. Kirol norgehiagokak zenbait irrati, telebista eta hedabide grafiko bildu zituen kantxara, horien artean El Diario eta Uno egunkari lokalak eta Paranako Canal 11-en "Imágenes Deportivas" saioa, Beto Carduk gidari', euskal etxetik beretik azaldu dutenez. Euskal Herrian ere Radio Euskadiko Javier Vizcainok gidatzen duen "Más que palabras" irratsaioa ere bertaratu zen konexio batez.

[Pilotariak Club Catamarca Central trinketean jokatutako hamar partidetako batean]

Club Cotamarca Centraleko trinketeko harmailak jendez gainezka zeuden, kirolariak animatzen gelditu gabe txapelketak iraun zuen denbora osoan, segitzen du Urrundik-etik heldutako kronikak, 'pilotari bakoitzaren aurkezpenean txaloak eskainiz', berotasun eta abegikortasun giroan. Txapelketa amaitzean 'adiskidetasun bilera atsegin bat' egin zen Urrundikeko egoitzan. Sarien banaketari ekin zitzaion eta parte hartzaile guztiei 'gogo handiz eta alaitasunez' txalotu eta eskertu zitzaien egindako ahalegina, 'musikak eta euskal dantzak hutsegin ez zuten giro batean'.

[Pilota partiden ondoren bildutako jendearen irudia]

"Presencia Vasca" irratsaioa igandero aireratzen du, gaur egun goizeko 11etatik 12etara, Paranáko Radio Universidad-ek (105.7 Mhz), berau Universidad Tecnológica Nacional (UTN) delakoaren irratia izanik. Programa Federico Borrasek gidatzen du eta proposamenaren ardatz nagusietako bat euskal musika zabaltzea da. Interneten bidez jasotako edo Euskal Herriko edo Argentinako erakunde, euskal etxe eta pertsonei bildutako informazioa ere ematen du.

Pilota partiden emaitzak

Alejandro Dilenque eta Luis Maidana (22)
Marcelo Pais eta Fernando Martínez (9)

-Servando Alvarez Maldonado eta Francisco Sobrero (22)
Martín Veloz eta Gonzalo Battauz (7)

-Nicolás Comas eta Lucas Varrone (6)
Alejandro Dilenque eta Luis Maidana (22)

-Marcelo Pais eta Fernando Martínez (8)
Servando Alvarez Maldonado eta Francisco Sobrero (22)

-Martín Veloz eta Gonzalo Battauz (19)
Nicolás Comas eta Lucas Varrone (22)

-Alejandro Dilenque eta Luis Maidana (22)
Servando Alvarez Maldonado eta Francisco Sobrero (8)

-Martín Veloz eta Gonzalo Battauz (22)
Marcelo Pais eta Fernando Martínez (19)

-Nicolás Comas eta Lucas Varrone (22)
Servando Alvarez Maldonado eta Francisco Sobrero (18)

-Alejandro Dilenque eta Luis Maidana (22)
Martín Veloz eta Gonzalo Battauz (10)

-Marcelo Pais eta Fernando Martínez (22)
Nicolás Comas eta Lucas Varrone (10)


Lotura interesgarriak

Paranako Urrundik Euskal Elkartearen web orrialdea
www.urrundik.com.ar

Victoria Aja pianojole bilbotarrak Paraná-n joko du
2007ko urriaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Urrundik-eko 'Emakumeen bakarrizketak' txalo ugari jaso zituen
2007ko martxoaren 1ean EuskalKultura.com-en argitara emana

'Presencia Vasca' irratsaioak 17 bete ditu
2007ko apirilaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia