euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diego Tellechea lehendakari hautatua Villegasko EEan; 'Euskaldunen ordua'ren saio berria gaur ostiralez

2009/05/29

Nekane Olazar (irudian) zuzendari duen General Villegasko 'La hora de los vascos' irratsaioa, ostegunero aireratzen da, bertako FM Infinita 89.7 MHZ irratian, arratsaldeko lauetatik bostak arte, tenore argentinarra (argazkia EuskalKultura.com)
Nekane Olazar (irudian) zuzendari duen General Villegasko 'La hora de los vascos' irratsaioa, ostegunero aireratzen da, bertako FM Infinita 89.7 MHZ irratian, arratsaldeko lauetatik bostak arte, tenore argentinarra (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

'Euskaldunen ordua' da astero Nekane Olazar-ek Buenos Aires probintzia argentinarreko General Villegas herritik aireratzen duen ordubeteko euskal irratsaioaren izena. Ostiral arratsaldero, lauetatik bostetara, euskal argentinar gizataldeko kide dinamiko honek mikroa hartu eta inguruko euskaldun eta ez euskaldunei zuzentzen zaie Euskal Herriaz, euskal kulturaz eta euskal errealitateko hainbat alderdi aipatuz. Joan den astean, esaterako, egungotasunak agintzen zuen, eta 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxean egun batzuk lehenago izaniko hauteskundeez mintzatu zitzaien, programara ekarri zuelarik Diego Tellechea, elkarteko lehendakari hautatu berria.

General Villegas, Argentina. Gaurko saioan, Gallo jauna elkarrizketatuko du Nekane Olazarrek, villegastarrek Don Tito gisa ezagunagoa daukaten gizona eta 'paleta argentina' pilota mota asmatu zuen Gabriel Martirene 'Sardina'ren ahaide zena. Gallo jaunak ederki asko ezagutzen du euskaldun haren istorioa, Nafarroa Behereko Baigorrin sortua eta, Argentinara etorririk, Burzaco herri inguruan finkatua; 'Sardina' goitizenaz ezaguna zenaren pasadizoak ekarriko ditu gogora eta Argentinako euskal pilotaren munduan pertsonaia eta legenda bilakatu den jakingarriak freskatuko ditu entzuleentzat.

General Villegasko 'Aurrera' buletin hilabetekariaren 90. zenbakitik, saioak Francisco Javier Alkortaren bizitza gorabeheratsuaren atalak bilduko ditu. Irrstasioak, azkenik, ohiko zatiak eskainiko ditu, hala nola Euskal Herrriko berriak, euskal ohitura eta tradizioak, Euskal Etxeko ekimenak eta euskal musika. Entzungai aukeratu dira baita ere Victor Heredia kantari argentinarraren doinu batzuk.

Maiatzaren 15ean Villegas-ko Euskaldunak Euskal Etxeak Urteroko Ohiko Biltzarra gauzatu zuelarik, aurreko asteko saioan aipatu ziren jadanik haren baitan eginiko hauteskundeen emaitzak eta, hain zuzen ere, lehendakaritzan izan den aldaketa, Diego Tellechea baita elkarteko lehendakari berria. Izan ere, Tellechea bera gonbidatu zuen Nekane Olazarrek programara, bere agintealdiko nondik-norakoak azal zitzan. Tellecheak urteak daramatza Euskal Etxeko kide eta izana zen aurreko Zuzendaritza Batzorde batzuetako kide.

Zuzendaritza Batzorde berria

-Lehendakari: Diego E. Tellechea
-Idazkari: Sara Angelica Artola
-Diruzain: Yanina P. Castro Montoya
-Batzordekide titular lehena: Raúl E. Nouveliere
-Batzordekide titular bigarrena: Roberto Urchipía
-Batzordekide ordezko lehena: Víctor Eguren
-Batzordekide ordezko bigarrena: Clara Echenique

Batzorde Kontu Ikuskatzailea

-Batzordekide titular lehena: Pablo Astigarraga
-Batzordekide titular bigarrena: Marcelo Lozano
-Batzordekide ordezkoa: Rodolfo Esain

General Villegasko 'La hora de los vascos' irratsaioa, ostegunero, bertako FM Infinita 89.7 MHZ irratian, arratsaldeko lauetatik bostak arte, tenore argentinarra.

LOTURA INTERESGARRIAK

FM Infinita 89.7 MHZren webgunea
http://www.fminfinita.com.ar

[AZKEN ORDUKO OHARRA: Azken orduan sortutako arazo tekniko batzuk medio --emisorako traste batek huts egin du-- Villegasko euskal irratsaioa ezin izan da gaur aireratu. Nekane Olazarrek barkamena eskatu, eta adierazten du gaurko edukiak datorren asteko saiora pasatuko direla, iragarritako elkarrizketa-eta barne]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia