euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Diasporizatu" lelopean, bihar hasiko da Gasteizen "Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 6. Mundu-Batzarra"

2015/10/06

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra-ren afixa
Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra-ren afixa

PUBLIZITATEA

Bihar asteazkena hasiko da Gasteizko Villahermoso Jauregia-Oihaneder Euskararen Etxean "Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra". 'Diasporizatu' lelopean eta Urkullu lehendakaria buru delarik, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak egingo die batzarkideei lehenengo ongi etorria, hitza Batzarraren irekiera-hitzaldiaren ardura izango duen Kingsley Aikins aditu irlandarrari pasatu aurretik. Hogei bat herrialdetako ordezkariak partaide, bilera ostiraleraino luzatuko da.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzako bozeramale Josu Erkorekak asteartero Gobernu-Batzordeak egiten duen bileraren ostean plazaratu ditu bihar goizean Gasteizen abiatuko den "Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra"ren xehetasunak. Kongresua ostiralean bukatuko da, William Douglass adituaren solasaldi batekin eta amaiera hitzak, hasierakoak bezala, Urkullu lehendakariaren eskutik etorriko dira.

EGITARAUA

Urriaren 7a, asteazkena

08:15 Batzarkideen akreditazioa
09:00 Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiaren ongietorria
09:10 Batzarraren irekiera Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik
09:20 Irekiera hitzaldia Kingsley Aikins-en eskutik (“Diaspora Matters”-eko zuzendaria)
10:00 Kafe atsedenaldia
10:30 Euskal gazteriaren emigrazioari buruzko txostena (Itsaso Andueza, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren Presidentea)
10:50 Egungo euskal emigrazioa unibertsitate ikasle gazteen ikuspegitik (Rosa Arburua, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola, UPV/EHU)
11:10 Belaunaldi aldaketari buruzko eztabaida
12:10 “eLiburutegia” proiektuaren aurkezpena (José Ángel Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea)
12:30 Ozeanoz haraindiko harremanak XV. mendetik gaur arte (Xabier Agote, “Albaola” Fundazioaren Presidentea, Euskal Itsas Ondarea)
12:50 Euskal etxeen etorkizunari buruzko mahai ingurua: kultur eta hezkuntza programak, eta haien hedapena

14:00 Bazkaria

15:30 Mahai ingurua: Euskal etxeak irekitzea: lankidetza beste diaspora batzuekin eta gizartera irekitzea

BIDEAN DAUDEN IKERKETAK 
16:30 Euskal batzarrak Argentinan (Magdalena Mignaburu, Josu Legarreta)
17:00 Buenos Aireseko “Ekin” argitaletxea eta Montevideoko “Euskal Erria” argitaletxea (Mª Elena Etcheverrry de Irujo, Xabier Irujo, Alberto Irigoyen)
17:30 Caracaseko Euskal Etxeari buruzko eta Venezuelako euskal erbestealdiari buruzko proiektua (Xabier Irujo, Alberto Irigoyen)
18:00 Boise-Oñati lehen trukearen 40. urteurrena (Iñaki Galdos)

Ostirala, urriaren 8a

09:00 Euskara Munduan (Joseba Erkizia, HABEko zuzendaria)
09:30 Mintzanet Proiektuaren aurkezpena (Ritxi Lizartza, “Mara-Mara”)
09:45 Eztabaida
11:00 Kafe atsedenaldia
11:30 “Memoria Bizia”, euskal emigrazioaren ahozko lekukotzen bilduma (Pedro Oiarzabal, Deustuko Unibertsitatea)
12:00 Eztabaida
12:30 “Berdintasunerako lidergoa” (Maitane Urbieta, Eraberria Aholkularitza)
13:00 Emakumeek euskal etxeetan duten eginkizunari buruzko eztabaida

14:00 Bazkaria

15:30 Aholku Batzordearen ordezkariak hautatzea

LIBURUEN AURKEZPENAK 
16:30 Amerikar mendebaldeko euskaldunen entziklopedia biografikoa (Koldo San Sebastián)
17:00 Kubako euskal emigrazioari buruzko mintegiaren hitzaldiak (William Douglass)
17:30 Euskaldunak Antioquian Austriarren erregealdian zehar, 1510-1700 (John Ricaurte)
18:00 Iberoamerikara eginiko euskal eta nafar emigrazioaren nortasuna eta egitura, XVI.-XXI. mendeak (José Manuel Azcona)

Ostirala, urriaren 9a

09:00 Lau urteko Planaren Ebaluazioa, 2012-2015
09:30 Lau urteko Planaren Proposamena lantzea eta onartzea, 2016-2019
12:00 Batzarraren amaiera

13:15 Harrera Lehendakaritzan Batzarrean parte hartu duten ordezkaritza ofizialei
14:00 Amaiera hitzaldia William A. Douglassen eskutik, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko irakasle emeritua
14:20 Batzarraren amaiera Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik

-Orain arteko Mundu -Batzar guztietako materialetarako sarbidea

Jaitsi 2015eko Mundu-Batzarreko programa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia