euskal diaspora eta kultura
2010/06/11
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Giroa berezia izan da azken aste honetan Donostian, Gipuzkoan eta giro realtzaleko beste hamaika tokitan. Joan den asteburuan lehenengo dibisiorako txartela ia ikutu ondoren, oraingoan egindakotzat jotzen dute askok euskal ekipoak behar duen puntua, eta beraz igoera, baina igandera arte ez da jakingo, eta partida jokatzeke dagoelarik, espektazioa eta baita urduritasuna ere nabari dira hainbat girotan. Reala lehenengo mailara itzultzea ez da edozein gauza zale askorentzat, eta bi urtez bigarrenean egon ostean, aurretik 40 urtetan Reala bertako ekipo izan zuen lehenengo mailara igotzea, berriz ere etxeratzea bezala ikusten dute askok.
[Realak eta EiTBk gaztelaniaz egin duten bideoa]
Guztiek hemen espero dutena gertatzen bada eta Realak ezinbestekoa duen puntu bakar hori erdiesten badu, uholde realtzaleak Donostiako eta Gipuzkoako gainerako hiri eta bazterrak bustiko ditu, baita realtzalerik dagoen beste edozein hiri, leku eta txoko ere. Ospakizuna berealdikoa eta itzela espero da, alimalekoa eta sekulakoa, txanpaina eta cava botilak aspaldidanik baitaude freskatzen, une honen zain.
Realak pauso txiki bat besterik ez du behar lehen mailara igotzeko, eta une aproposa zirudien, beraz, peñetako zaleen elkarretaratzea egiteko. Hamaikagarren edizioa du Musti taldeak antolatutako hitzordu honek eta leku desberdinetako 60 laguntalde biltzea espero da, gehienbat Espainiako estaturik, hala nola Sevilla, Valentzia, Tarragona edota Malaga bezalako toriketatik etorriak. Bileraren programak hainbat ekimen aurreikusi ditu, hala nola gizon probak, pilota partidak, eta kar lasterketak, bazkari eta afariak tartean. Guztia igandean paella bat jan ondoren, Anoetara taldea ikustera joan arte.
Peña edo laguntaldeen federazioaren web orriak mundu osoko realzaleei, taldeari buruzko informazioa jasotzeaz gain, iritziak eta esperientziak konpartitzea ahalbidetzen die. Donostian jaio, baina Bartzelonan bizi den Cristian Reino kazetariak sortutako proiektua da. Bere esanetan, Diasporako jarraitzailea 30-40 urte inguruko pertsona da, ondorioz, hein batean 80. hamarkadan irabazitako ligen lekuko izan zena. Hauen artean, txiletarrak, japoniarrak, estatubatuarrak, italiarrak eta abar luze bat aurki ditzakegu.
Baina Donostiara etortzerik izan ez dutenek ere, hainbat deialdiei jarraiki segituko dute partaida. Realaren peñek egin dituzte batzuk, baita euskal etxe batzuetan ere. Estatu Batuak, Mexiko, Venezuela, Australia, Txile, Argentina eta Ingalaterra bezalako herrialdeetatik zaleen begiak Anoetara so egongo dira. Espainiako estatuko euskal etxeetan ere partida telebistaz elkarrekin ikusteko deiak egin dira, hala nola Bartzelonan eta Madrilen; eta antzeko biltzeak, batean edo bestean, emango dira Murtzia, Valladolid, Salou eta realtzaleek dagoeneko txanpaina leku freskoan gordeta daukaten beste hainbat lekutan.
-Partida zuzenean (igandean, arratsaldeko 6etan, euskal ordua) jarraitzeko internetez:
-Euskadi Irratiaren bidez, hemen klik eginez
-Berria egunkariak zuzenean emango du, Twiter bidez: klik egin hemen
-Partida ez du ETBk emango, oraindu behar den Canal Plus kateak baizik
Lotura interesgarriak
Realaren webgunea
www.realsociedad.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus