euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporatik, AEBetako 'Elko Indar' nesken futbol taldea Euskal Herrira ari da, Donosti Cup-en parte hartzera

2007/06/28

Las componentes de Elko Indar junto a su entrenador, Ramon Zugazaga (foto MartinHarris)
Las componentes de Elko Indar junto a su entrenador, Ramon Zugazaga (foto MartinHarris)

PUBLIZITATEA

Nevadako Elko hiriko 18 futbol jokalari gaztek Euskal Herrirako bidea hartuko dute bihar, Donosti Cup futbol txapelketa irekian parte hartzeko. Topaketa honek 256 talde eta 5.000 jokalari bilduko ditu aurten, bost kontinenteetatik etorriak. Horietako bat izango da Elko Indar. Bere entrenatzailea Ramon Zugazaga euskal amerikarra da, Gernikan jaioa. Jokalari eta entrenatzailearekin batera Elkoko euskal amerikar talde handi bat bidaiatuko da, Euskal Herrian euren familiak bisitatzeko asmoarekin.
Elko Indar nesken futbol taldea 12 eta 14 urte bitarteko jokalariek osatzen dute. Neskatila gazteentzat bidaia handia egiteko aukera izango da Donosti Cup Txapelketa eta askok euren familiaren sorburu den Euskal Herria lehen aldiz ikusi ahal izango dute. Guztira 76 lagun bidaiatuko dira Elkotik: jokalariak, entrenatzailea, euren familiak eta euskal jatorriko beste lagun batzuk, Euskal Herrian egongo direnez euren sendiak bisitatzeko asmoarekin. Elkoko euskal komunitatea handia da eta euren eragina hiriaren bizitzan nabaria da, < i>Elko Basque Festival jaialdi famatua erakuslehio.

'Taldean baditugu euskal jatorriko jokalariak, euren familiak Lesaka, Ea, Arteaga... ingurukoak dira', azaltzen dio BasqueHeritage.com-i Zugazagak. Entrenatzailea bera gernikarra da jatorriz eta bizkaiera garbian mintzatzen da. 18 urte zituela heldu zen AEBtara; artzain lanean jardun zuen 5 urtez eta azkenik Elkoko Biltoki jatetxea ireki zuen. 'Ni gaztetan futbolean ibiltzen nintzen eta nire semea ere bai, baina unibertsitatera joandakoan utzi eta orduan entrenadore hasi nintzen'. Duela bi urte sortu zen Elko Indar taldea, Zugazagak eta Biltoki bere euskal ostatuak babestuta.

Euskal Herrian jokatuko duten lehen partida datorren astelehenean izango da Orioko talde baten aurka. Biharamunean beste partida bat jokatu beharko dute eta jarraian taldea Gernikara joango da bi autobusetan. Hurrengo egunetan ere futbola eta bidaiak batuko dituzte, Bilbo, Gasteiz eta Iparraldeko herri jakin batzuetara txangoak eginez. Baina, Euskal Herria ezagutu eta familia ikusteak jokalariak deszentratuko dituen beldurrik ez du Zugazagak: 'Ondo egingo dugu gure lana', segurtatzen du.


Lotura interesgarriak

Donosti Cup
www.donosticup.com

Basque National Festival, Elko Nevada, EEUU
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko uztailaren 5ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia