euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Diasporaren Gutunen I. Literatura-Lehiaketa' deitu dute Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat EEek

2013/12/11

Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat neuskal etxeek antolatutako "Diasporaren Gutunen I. Literatura-Lehiaketa"ren afixa
Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat neuskal etxeek antolatutako "Diasporaren Gutunen I. Literatura-Lehiaketa"ren afixa

PUBLIZITATEA

'Diasporaren Gutunen I. Literatura-Lehiaketa' antolatu eta bertan parte hartzeko deia egin dute Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeek. Edozeinek har dezake parte eta gutunak euskara batuan edota euskalkiren batean idatziak izan daitezke, gai librea eta bi orrialdeko luzera izango dute gehienez eta bi kategoriatan sailkatu dira: euskara ikasleena, eta euskara erabiltzaile arruntena. Saria euskal liburu sortak izango dira. Lanak bidaltzeko epea urtarrilaren 15ean bukatuko da.

Valentzia, Espainia. Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat neuskal etxeek deiturik, Diasporaren Gutunen I. Literatura-Lehiaketa antolatu da, oinarriak betetzen dituen edonor parte har dezakeelarik. Urtean zehar euskara bultzatzen dute bi euskal etxeo, besteak beste honako ekimenen bitartez: euskara klaseak, zinema, hitzaldiak, eztabaidak eta topaketak. Oraingoan, beste pauso bat aurrera eman nahi izan dute eta honako oinarriak dituen gutun lehiaketa antolatu dute:

Oinarriak

1. Lehiaketa honen gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da) behar dute izan. Ez dira onartuko beste lehiaketetan saritu edo argitaratutako gutunak

2. Luzera, gehienez, 2 orrialdekoa izango da; lerroarteko espazioak 1,5 eta letra-motak Arial 12 beharko du izan. Gaia askea izango da baina gutun formatoan aurkeztua

3. Txapelketak 2 kategoria izango ditu:
A.- Euskara ikasten ari diren pertsonentzat
B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat

4.Lanak posta elektroniko bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira

5. Idazlanak lehiaketa@euskaltzaleok.net posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: “Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarriko da. Lanak posta bidez ere bidali daitezke, hurrengo helbidera: Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos), Valentzia 

6. Lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 15ean amaituko da

7. Epaimahaia Valentzian euskal kulturaren ordezkariak diren pertsonek, Euskaltzaleok Euskal Etxea eta Laurak Bat Centro Vasco Navarroko partaideez osatuta egongo da

8. Epaimahaiaren irizpidea apelaezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen du

9. Saria, bi modalitateetan, euskarazko liburu-sorta euskaraz izango da

10. Sarien emate-ekitaldia Literatura Gala-Afariaren baitan egingo da, Racó de la Corbellan, 2014ko  Urtarrilaren 31ean

11. Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar

12. Irabazten ez duten lanak suntsituak izango dira. Irabazten duten gutunek lehiaketaren batzorde antolatzeailearen esku geratuko dira.

-Euskaltzaleok EEren webgunea: www.euskaltzaleok.net
-Valentziako Laurak Bat Facebook-en: www.facebook.com/pages/Laurak-bat/228179783979609?sk=info



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia