euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporaren eta euskal kulturaren proposamenak gaur Buenos Airesen hasiko den 48. Nazioarteko Liburu Azokan

2024/04/25

"Secuestro", Asel Luzarraga euskal idazlearen azken liburuaren azala eta Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren 47. edizioan euskal gaiak zituzten stand eta argitalpenen irudiak
"Secuestro", Asel Luzarraga euskal idazlearen azken liburuaren azala eta Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren 47. edizioan euskal gaiak zituzten stand eta argitalpenen irudiak

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Gaur hasiko da hiriburu argentinarrean Latinoamerikako kultur ekitaldi garrantzitsuenetakoa den Buenos Aireseko 48. Nazioarteko Liburu Azoka, Elkarretaratzearen edizio berria, ohiko gertaleku duen La Ruraleko Azoka Gunean egingo da, Palermo auzoan, apirilaren 25etik maiatzaren 13ra. Euskal kultura bi standetan izango da bereziki partaide: "Juan de Garay" Euskal Argentinar Fundazioaren lekuan eta "Liburuaren Ministerioa”renenean, TyPEO Kooperatibako kide duen Lauburu Argitaletxe euskal-argentinarra baitaratzen baitu.

Juan de Garay Fundazioak urtero izan ohi duen standa izango du, Pabiloi Horiko 2123. zenbakiduna. Euskal gaiei buruzko argitalpenak eskainiko ditu bertan, eta enkargatu ahal izango dira baita ere familien armarriak, portzelanaz edo zeramikaz. Liburu eskaintzako parte, besteak beste euskal sukaldaritza aldizkari eta liburuak, euskarazko liburuak, haurrentzako euskal liburuak eta beste hainbat. Halaber, paperezko diru zorrroak, giltzariak, pinak, euskal eszena-laminak, kalkoak, ur botilak eta diseinuzko objektuak. Armarri bat erosi nahi dutenek apirilaren 28an, maiatzaren 4an edo 5ean agertu beharko dute Fundazioaren standean. 18etatik 21etara, orduan arituko baita Amelia Rigada Atucha artista margotzen zuzenean eta enkarguak jasotzen.

"Liburuaren Ministerioa" eta argitalpen berriak

Zalaparta handia sortu zuen duela gutxi sare sozialetan "Liburuaren Ministerioa"ren sorrera iragartzen zuen testu baten agertzeak, Argentinako gobernu nazionalak erabilitako estetikaren oso antzeko bat erabiltzen zuen. Xehetasunak, testuak jakinarazten zuenez, Liburu Azokan iragarri behar zituzten. Azkenik, eta Milei presidenteari berari kontsulta egin ondoren —honek erabat ukatu zuen informazioa— jakin ahal izan zen, benetan gertatutakoa, hogei argitaletxe independentetik gora elkartu egin direla izen hori eman dioten proiektu baten pean, izan ere sektorerako politika publikorik eza salatu eta ikusarazteko helburuz.

"Liburuaren Ministerioa" Pabiloi Berdeko 1321 standean egongo da, eta, besteak beste, Ediciones Lauburu egongo da bertan. Argitaletxea liburu berri bat besapean iristen da Azokara. “Secuestro" (Bahiketa), Asel Luzarraga bilbotar idazlearen azken liburua, Hirusta Bilduman argitaratua. Salgai egongo dira baita ere, esaterako, María Eugenia Cruseten “Nacionalismos y diásporas”,  Mikel Bueno Urritzelkiren “Amnistía 77, la lucha del pueblo vasco”, Ernesto Castillo Salaverryren “Tú olvido es peor que la muerte”, Sergio Recarteren “El aliento de la memoria”, eta Ediciones Laubururen katalogoko gainerako izenburuak.

Buenos Airesko Liburuaren Nazioarteko 48. Azoka astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 14etatik 22etara, eta larunbat eta igandetan, eta Langilearen Nazioarteko Jai Egunean, 13etatik 22etara. Apirilaren 27an, larunbata, Azokaren Gaua ospatuko du, bestalde, eta ordutegi bereziarekin baita ere, 13etatik 24etara.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia