Viedma, Argentina. Irailaren 8an ospatuko da aurten bigarren edizioan Euskal Diasporaren Eguna eta munduan zehar barreiatuta dauden euskal etxeek aukera izango ospakizunarekin bat egiteko, bakoitzak berean ekintzak antolatuz. Viedma eta Carmen de Patagoneseko Aberri Etxearen kasuan, iazko esperientzia bikainak bultzatuta, literatur lehiaketa antolatu dute bigarrenez, “euskal etorkinek Euskal Herria uzteko izan zituzten arrazoiak gehiago ezagutu eta bidaia horiek eragin zituzten baldintza eta sentimenduetan sakontzea” helburu.
‘Immigrante euskaldunak-Kontadazu istorioa’ lehiaketaren bigarren edizio honetan parte hartzea irekia da eta lanak bidaltzeko epea abuztuaren 30ean bukatuko da (lehiaketaren oinarriak hona eska daitezke).
Jasotako lanekin erakusketa bat antolatuko du Euskal Etxeak irailaren 8an bertan ikusgai jartzeko. Sari emanaldia ere egun horretan egingo da, Euskal Etxeak antolatutako programaren baitan.